Atomoak eta bit-ak
Luistxo Fernandez
2007/11/20 16:22
Artikulu batzuk aurkitu ditut azken aldi honetan, ikerkuntza eta berrikuntzaren norabide berriez... Punta-puntako joerak ez omen doaz, joan den hamarkadatik hona azken 10 urteotan izan diren bezala, bit-en alorretik, baizik eta atomoen alorretik. Berriro jarri direla modan atomoak.
Azkar laburtzeko, gutxi gora-behera: 10 urtetan berrikuntza bit-etan zetorrela pentsatu dugu... baina, hara, atomoak berriro jarri dira modan. Gauza fisikoak egiten. Beharbada erregai fosil karbono-jaurtitzaileak garraiatzeko gauza erraldoiak baino, gehiago gauza berdeak-eta, baina hortik doaz tiroak. Esate baterako, hirugarren munduko umeentzako pentsaturiko PC sinple horretan indarra emateko erabiliko den manibela, Potenco izeneko enpresa berritzaile batena omen.
Han eta hemen ikusten dudan beste ideia oso fisiko bat kopiagailu tridimentsionalak da. Inprimagailuaren parekoak, baina objektu, material eta agian mekanismo tridimentsionalak sortzeko gai diren orotariko makina berriak.
Analogia bat terminologian: Think Tank aroan bizi izan gara. Pentsatzea helburu zuten batzordeak... Ba orain Make Tank aroan omen gaude. Ez dakit zehatz Tankeak Egin esan nahi duten, ala Egitekoak Egin Batzordeak, baina ulertuko didazue (akaso).
Interesgarria iruditzen zait kontua, eta honen inguruan pentsatzen. Hala ere, pertsonalki, zuhurtzariako motibo bi:

- Aukeratu dudan norabide profesionaletik ez doa joera berri hori. Ni bit-etan nago...
- Esparru fisiko honetan, patenteetan oinarritzen da aberastasun sorkuntza neurri handi batean. Ez naiz gehiegi fio kontu horrekin. Software librearen eta eduki askeen filosofiarekin bat egin dut azken urteotan, eta jakintzaren askatasunari balioa ematen diot, komentzimenduz.
Zer diren gauzak. Oraintxe bertan irakurri dut Microsiervos-en hauxe: Urtero gure atomoen %98 berritzen dugu, batzuk beste batzuen ordez aldatuz, eta honek ez digu identitate arazorik sortzen. Ez dauka zerikusirik diozunarekin baina... Ala badauka?