Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Amara itsasoa zenean

Amara itsasoa zenean

admin 2024/11/10 10:53
Nagusiki 20. mendeko lehen zatikoak diren Donostiako argazkiak jarri dituzte Galarza Fondoaren erakusketan, San Telmo Museoan (2025eko urtarrilaren 26a arte). Nola copyrighta duten, ezin igo Wikimedia Commonsera, baina aurpegi pixkat jarrita, hona bai.
Amara itsasoa zenean

Amara itsasoa zenean. Inguru honen "lehorketa" ondo dokumentatua dago erakusketan.

Hemen erakusketaren berri. Irudi batzuk bertatik, Imgurren jasoak.

Loiolako villa aberatsak... Inguru hau eraisten ari dira oraintxe bertan 2024ko udazkenean, urbanizazio berriak egiteko.

Eskumatara, San Martin merkatua. Interesatzen zait eraikin desagertu hori, merkatu plaza zaharra: orain zentro komertzial batek ordezkaru duela, ontologikoki merkatu plaza bizi da, espazio bat bederen era horretako merkatu batek betetzen badu? Donostian baiat ere Bretxako merkatuak ere antzeko galderak sorrrarazten dizkit... Merkatu plazaren kontzeptua ilustratu nahian nabil Wikipedian eta.

Katalunia Plaza, eta aurrean, hain zuzen, beste merkatu plaza bat Grosen egon zena.

Grosen, RM Lili kalean, aldi berean hotel (Principe de Saboya) eta pilotalekua (Urumea) izan zen eraikin hori egon zen ibaiaren ondoan.

Bar-dancing delako Ondarretako txalet-taberna desmontagarria, eta atzerago, 1980an eraitsi zuten obeliskoa.

Errege-erreginen bainuetxe berria (finkoa) eta mugikorra, burdinbide eta guzti. Objektu hauek interesatzen zaizkit bereziki eta itsasten ditut hemen behean beren informazio-panelak:

Beste panel hau, irudirik gabe, Gipuzkoa Plazaren ingurukoa... Bertako estazio meteorologikoaren tenplutxoari artikulua sortu nahi diot eta ordurako beude ohar hauek hemen:

Behean, inpresio gehien egin zidan irudia, post honi izenburua emateko baliatu dudana: Amara itsasoa zenean.

Urumea eta, han atze-atzean, Egia alderantz, Donostia industriala izan zeneko bi adibide: Tabakalera eraikin handia eta kea dariola, Teila-Fabrika.

Kontxan dorre bat esistitu zeneko garaia.

Zaragoza plaza. San Martingo alondegi zaharra ikus daiteke bertan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004