Alferrean
Alabak abesbatzean aurten ikasteko dituen kantuen artean mix berezi bat dago:
- We are the world (Michaek Jacksonek talde handi batekin grabatu zuena)
- Yellow Submarine (The Beatles)
- Quince años tiene mi amor (Duo Dinamico)
- Garota de Ipanema
- Eres tú (Mocedades)
- Whatever (Oasis)
- Pokerface (Lady Gaga, unplugged bertsioa!!)
- Alferrean (Bruno Mars)
The Lazy Song azken honen berri ez nuen. 250 milioi ikustaldi ditu Youtuben. Sekulako koreografia da, sekulakoa. Eta hitzak ere badu bere zera, prokrastinazioaren aro eder honetan.
Kontua da hau, ingelesez barik, euskaratu egin duela baten batek abesbatzean kantatzeko. Googleko bilaketek ez dituzte euskaratutako hitzak inon detektatzen, eta beraz, gordea gera dadin hemen kopiatuko dut, Alferrean:
Alferrean pasa nahi dut eguna
Ohean etzanda nago
Telefonorik ere ez, utzi mezua mesedez,
Zeren gaur ere ez dut ezer egun nahi
Sabaira begira pasako dut eguna.
Telebista piztu, hau bai nire laguna
Inork ez dit eragotziko, ez!
Sofan etzanda nago, mantaren beroan,
gustuko musika burrunda eroan
nire gazteluan neu errege!
Esango dut berriro, berriro, horrela delako
Alferrean pasa nahi dut eguna
Alferrean! uuh!
Bihar jaikiko naiz Wii-an jolasteko
nire lagunekin kalera joateko,
egun bikaina izango da!
Azterketetarako ikasi beharko nuke,
lanean burubelarri, lanean jo ta ke
hori gehiegi litzateke.
Esango dut berriro...
Harritu nau euskarazko abestien proportzioak, zortzitik bakarra! Hemengo haurren abesbatza batean...
Euskarazko bertsioak abesten hasita, Euskal Herriko talde bakarraren abestia ere euskaraz abes zezaketen, badu-eta euskarazko bertsioa: Zu zera (http://www.youtube.com/watch?v=rbnWUopeuHY).