Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Anjel Lertxundi: teknolekto berriaz, Plazido Mujika, tradizioa zer den

Anjel Lertxundi: teknolekto berriaz, Plazido Mujika, tradizioa zer den

Luistxo Fernandez 2004/05/31 10:38

Hamabi laguneko audientzia ikaragarriaren aurrean, Anjel Lertxundiren hitzaldia joan den ostiral arratsaldean Markeskuan: literaturaz eta teknologiaz.

Apunte batzuk, bereziki interesgarriak eibarnautontzat Eibartarrak zerrendan ere aipatu direlako...

  • Eibarren ahaztu ditugu ugaratxoak, baina euskara osoan ahaztu dira duela 35 urteko berbak.

Anduren iloba bati gertatu. Traktoreari pieza falta, Interneteko bilaketa batzuen ondoren, jarri da kontaktuan fabrikatzaileekin Italian, esan diote haiek eskatzeko Tarrassan Espainian duten banatzaile ofizialari. Tarrassan esan diote, aldiz, Euskal Herrirako bada, beste banatzaile batengana jotzeko, Villafranca de Orian. Eta ilobak jakin ez hori non den; osaba Anduri galdetu behar. Ordizia!, ugaratxoa Eibarren bezain ahaztua dago, beraz, hori ere.

  • Tradizioaz:

Norbaitek esana, "tradizioaren traizioa ere tradizioa da. Tradizioa, mantentze hutsarekin, hil egiten da."

  • Plazido Mujikaren hiztegia:

Mujika hiztegia, irizpideekin erabili behar da, ze bestela... erderazko berba hartu, eta haren ordainezko lehen euskal adierarekin erantzunda, hainbat eta hainbat desastre egin izan dira euskaraz. Anduk dioenez, horretan du jatorria "combinación de trenes" azpikogona bihurtu zenekoa. Beste bat berak ikusia DV-ko eskela batean. Lertxundi delako bat zen hildakoa, eta bera fijatu: gaztelaniaz carnicero zuen ofizioa, euskaraz haragijalea. Plazido Mujika errudun, nonbait. Irizpiderik gabe tresnak erabiltzeko arriskua, eta Xuxen zuzentzaile automatikoa ere irizpideekin banatu beharko litzateke, pedagogia jakin bat erakutsi hura erabiltzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004