Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Sustatu berdiseinatzeko ideiak

Sustatu berdiseinatzeko ideiak

Luistxo Fernandez 2004/05/28 08:34

Sustaturen diseinu berri baterako ideia batzuk. Adibidez: erantzunak, eskilaretan harilkatuta? ala erantzun-kate laua? ezkerreko zutabea edukia eskumakoa

ezkerreko zutabea, eduki zuhaitz gisa egituratu. Bi mailakoa, behintzat, atal hauekin.

Publizitatea - hau - bestea - estatistikak? - ... (gotzonek egoki irizten dizkion orriak eta azalpenak)

XML - Sustatu-ren feed-aren inguruan - Sustaturen titularrak zeure webgunean - Bloglines www.bloglines.com/public/euskaraz eta azalpenak

Honi buruz - Arauak - Kontaktu orria - Goiena (beste produktu batzuetara loturak) - CodeSyntax (beste produktu batzuetara loturak)

Parte hartu - Zeuk idatzi - Egutegian kargatu

E-postaz - Harpidetzeko orria - Harpidetzaren konfigurazioa

Tresnak - Sustatu PDA-n - Nabigatzailea euskaratu - ...

Denak klikableak eta edukiz hornituak egingo nituzke, atal-buruak eta atal-barruko edukiak. DonEdukien bidez egingo nuke. Testu egituratuarekin, eta ilustrazioak testu egituratuan egiten ditugun bezala. Bai Goienak eta bai CSk jakingo dugu horrela hori editatzen.

Goiko eskema horretan ez ditut pil-pilean eta azkenak loturak jarri, baina nonbait asmatuko genuke toki bat.

--------- Edukia. Portadan, edo sailkako portadan, oraingoa funtsean.

Albiste jakin batean. Erantzunak orain bezala eskilara-erako harilkatzearekin? ala harilkatze planoa denak jarraian? Nik bigarrena nahiago.

Harilkatze planoarekin, diseinu promozio aukera bat gehiago. Artikulu nagusiaren amaieran, eta lehen erantzunaren artean, lerro batzuetako tartea GoogleAds batzuekin. Zatarra, baina deigarria. Testu erako iragarki asko lortuko bagenu ere hori izan zitekeen toki bat.

---------- eskumako zutabea

Portadan. - testu erako iragarkiak - egutegia - babesleak (kromo bereziak)? (beharbada footerrean) - GoogleAds?

albiste jakin batekin: - testu erako iragarkiak? (agian Edukiaren barruan, artikulu eta erantzunen artean) - babesleak? (beharbada footerrean) - GoogleAds?

-- Goiburuan: - banner tipikoa orain bezala goiburuan.

Footerra: - euskalbannerra? nik uste dut ez dabilela oso santu... Kendu egingo nuke, eta kontaktu orrirako lotura utzi. - Babesleen kromo berezien tokia ere izan daiteke, eskumako zutabetik kenduta?

Beste kontu bat, argazkiak:

a) Ilustrazioak, bai ala ez? b) Ilustrazioak, bat artikuluko, ala aukera "maketatzeko" DonEdukietan bezala? c) Ilustrazioak portadan agertzekotan, nola?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004