Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun

Fernando Pessoa eta Interneteko txakurra: troll bat sartu da Sustatun

moblog 2004/05/17 09:14

Troll bat sartu da Sustatura, Iban Zaldua eta Xabier Mendigurenen artean adostu/idatzitako liburu promozio baten harira, jendea molestatzera. Fernando Pessoa ezizena erabili du. Nik erantzun egin nion, honela:

Ba idatzi zuk gustuko dituzun liburuen berri, eta "Zeuk idatzi" aukeran klikatu.

Interneteko txakurrarena badakizu, ezta? fernando pessoa ezizenarekin sinatzen zuen txakur bat bazegoen, eta bere lagun txakur bati esan zion behin etxean:

  • Interneten inork ez daki txakurra naizela eta Pintto dela nire benetako izena.

Eta beste txakurrak erantzun zion:

  • Baina denek dakite tontoa zarela.

***************************

Interneteko txakurrarena ez da nik asmatua, noski. The New Yorker aldizkarian azaldu zen Interneteko prehistorian, 1993an. Mezu honekin pegatu dut irudia.

Pessoa delakoak bere kexuetan esaten den guztia kaka besterik ez da: totxoak idazten direla, Interneteko copypastearen kalitatea, anonimotasunaren inguruko filosofaldiak, errespetuaren arauena. Dena gezurra, dena kaka. Zera da asunto honen egia, benetako koxka: troll bat da hori. Troll bat da Interneteko foro edo halakoren batean "joditzeko" helburuarekin sartzen den bat. Batzuetan, sartzeko unean forma konstruktiboak erakusten ditu, baina bere asmoa suntsitzea da. Kasu honean troll-aren helburua da:

  • Sustatu bera eta han jendeak egiten dituen aportazioak zapuztea
  • edo, beharbada, Elkarren liburu promozioa eragoztea Sustatun

Baina helbururako jomuga taktikoa ez da Sustatu. Jomuga dira Iban Zaldua edo Xabier Mendiguren. Taktika da lagun horiek akojonatzea, horiek beldurtzea ez daitezen ausartu erreseina edo totxo gehiago bidaltzen. Hau ere oso teknologikoa da, oso Internetekoa: FUD taktika esaten zaio. FUD = Fear, Uncertainty, and Doubt.

Fear: Zaldua edo Mendiguren kikildu.

Uncertainty: argudio guztiak (totxoak, copypastearen kalitatea eta filosofia...) despisterako gezurrak besterik ez dira.

Doubt: anonimoarekin berriketan, nor ote? ezagutzen ote dut?

Errespetuarena, jakina, pertsonei aplikatzen ahal zaie. Fernando Pessoa ez da pertsona bat, ex-pertsona bat da, Monty Pythonen loroa baino hilago dago. Pintto txakurra da. Eta troll bat troll bat da.

Iban Zaldua
Iban Zaldua dio:
2004/06/08 17:46

Ez zait gustatzen halakoetan polemizatzen ibiltzea, baina kontua nahikoa pertsonala bihurtu denez, eta, Luistxok ondo asmatu bezala, pixka bat kikildu ninduenez Fernando Pessoaren erantzunak, hementxe esateko ditudanak. a) Eskerrak harreman pertsonala dugun, ohar horren egileak eta biok. Falta da zehazteko adiskidantzakoa ote den, edo bestelakoa. Nik behintzat, haren mezuak irakurrita, ez dakit. b) Kontua Xabier Mendigurenek kontatu bezala izan zen: nik hari testua pasatu, Word-en, eta hark Sustatu-n zintzilikatu, horretarako egokia ikusten zuelako. Baina horretarako propio egindako testua zen, Sustatura (nire kabuz edo beste norbaiten bitartez) bidaltzen ditudan guztiak bezalaxe: aurreko egunean egindako aurkezpenean oinarritu banintzen ere, ez zen testu berbera; gauza batzuk gehiago (eta batzuk gutxiago) baitzituen. Alderantziz ere egin dut: testu bat Sustatura bidali, gero ikusi egokia izango litzatekeela paperean argitaratzeko (adb. Ostiela!-n), berrikusi, gauza batzuk gehitu, beste batzuk kendu, eta han argitaratu. Irakurle batzuk berdinak izango dira, eta horientzat ez du akaso interesik izango, baina beste batzuk, ziurrenik, ez dira berdinak izango. Eta agian haiek interesa izango dute eta guzti... c) Luzeak ateratzen zaizkit gauza hauek, badakit. Sakontasun minimo bat lortze aldera, beharrezkoa iruditzen zait, batzuetan. Txapa bat? Akaso. Irakurleak erabaki beharko du irakurriko dituen ala ez, ezta? d) Nire ohitura hau da, bestalde: testu bat Sustaturako idazten edo apailatzen dudanean, testu-prozesatzaile batean egiten dut beti. Eta gero, amaitu ondoren, hor itsasten dut. Segurtasunagatik egiten dut hori. Horren txarra al da? Besterik gabe, eta Luistxori animoak emanez, agur.

Fernando Pessoa ez da troll bat
Fernando Pessoa ez da troll bat dio:
2004/05/20 14:56

Fernando Pessoa ez da troll bat. Fernando Pessoak literatura asko irakurtzen du. Literatura maite du. Totxo bat da liburu iruzkin bat hemen eta han argitaratzen ibiltzea. Copy pastea negargarria da, eta hori publikoki adierazi dezake edonork.

Troll baten helburua deusestatzea bada ere, Fernando Pessoaren helburua ez da hori, eta hori jakin behar zenuke.

Fernando Pessoak harreman pertsonala dau, Iban Zalduarekin, Xabier Mendigurenekin eta Castillo Suarezekin.

Fernando Pessoa luisito fernandezen laguna da.

Elkarreko liburuak erosten ditu, poesia irakurtzen du eta Sustatura egunero sartzen da. Posteatzen du, informatzen du, bultzatzen du. Eta gauza asko esaten ditu. Batzuetan Fernando Pessoa bezala, bestetan beste anonimo batzuk erabilita. Fernando Pessoak uste baitu, anonimoak gauza ederra direla, copy pastea baino zinez ederragoa.

Fernando Pessoak badu bere IPa 80.58.42.44 eta?

Fernando Pessoak denetarik irakurtzen du. Fernando Pessoak Internet biziki maite duelako.

Fernand Pessoa, edo Alberto Caiera... edo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004