Leikedogu eta Aldási
Eibartarrak zerrendan jarraitu dugu euskeranto berriaren aditz-formekin jolasean. Leikedogu, leikedot... Elena Laka abokatua Bergaran bizi da eta diosku: "Leikedot" umeen artekoa da (nik Taliban lanak egiten dittut neuriarekin ikastolatik bueltan batzuetan horrelako batek ihes egiten detsanean). Eta nik Elenari: Ai, Elena, nere umiak leikedot
esango baleu poztasun apur bat emongo zestan bihotzian... Donostian beste zeozer pasatzen jakue potentzialei. Lenguan esan netsan. - Bueno, amaittu dira marrazki bizidunak, afaltzera orain. - Ez aita! Aldási! - Zer? - Aldási aita, aldási berriro sintxan. Osease: Ahal da hasi. Ahal da hasi berriro Shin-chan. Gitxienez eibartarra balitz aditz trinko bat erabiliko leuke. Baina hemen Donostian, Ikastolako ume guztiak Al-kaedakuak dira. Aldá etorri, aldá egin hori... Eta andereñuak, bardin.