Posta-zerrendetan eboluzioa, XML feed edo jarioak eskaintzeko
Yahoo eta Google-ren arteko gerran beste fronte bat ireki da: posta-zerrenden kudeaketa sistemetan. Gudaldiko munizioan, mezuen XML feed
edo jarioak darabiltzate orain bi aurkariek.
Oso baliabide indartsuarekin irten da kalera Google: Google Groups 2 Beta ( beta horrek esan nahi du probetan daudela oraindik). Ez bakarrik jendearentzako zerrenda eta bulletin publiko eta pribatuak (Yahook bezala), Usenet-eko artxibo osoa ere sistema berean integratzen da, hango newsgroup edo berri-talde guztiekin. Yahoo Groups sistemarentzako lehia zuzena
Gainera, gehikuntza ekarri dio Googlek sistemari. Zerrenda edo talde bakoitzaren informazioa XML-ezko feed edo informazio-jarioekin dator. Ez bat, gainera, baizik eta bi: mezuz mezukoa bata, eta bestea harien araberako ( haria esaten zaio eztabaidagune batean mezu nagusi bati eta haren harira sortzen den erantzun-kateari). Esate baterako:
- soc.culture.basque berri taldea zerbitzu berrian: http://groups-beta.google.com/group/soc.culture.basque
- soc.culture.basque-ren mezuen araberako feed osoa. (talde izenari /feed/msgs.xml gehitu helbidean)
- soc.culture.basque-ren harien araberako feed murritzagoa. (talde izenari /feed/topics.xml gehitu helbidean)
Yahoo neurri batean ezustean harrapatu du honek. Onelist sistema sortu zuen Mark Fletcherrek hausnarketa interesgarria egin du gaur honetaz. Fletcherrek badaki apur bat horretaz, Onelist hura eGroups-ekin batu zelako gero, eta eGroups gero Yahoo Groups bilakatu zen. Eta zera dio: Yahook erosi zuenetik eGroups, apenas gehitu dion ezer, eta bai gauzak murriztu. Orain Bloglines gidatzen du Fletcherrek, eta ez zaio arrazoirik falta. Bilaketa funtzioa txarra eta traketsa du Yahook inon halakorik bada.
Hala ere, Yahoo Groups ere ari da mugitzen. Jakin dugunez, XML jario propioa ere badute orain bertako zerrendek, erdi ezkutuan bada ere. Hortaz, hor dago zerrenda euskaldun hauen XML feedak:
- ItzuL
- Joana-Albret
- ...
Euskarazko XML feed bilduma eguneratu dugu helbide honetan: