Coreblog diseinua: Movable Type-ren CSS orriekin guztiz konpatiblea
Blog-ak egitura bertsukoak izanda ere, diseinu personalizatuak egiteko aukerak daude. Eta Eibar.org blog-komunitate bat bihurtzen bada, bakoitzak bere estiloa ere eduki ahal izango du.
Aurreko mezu batean aipatutako Amatiñoren blog "faltsuaren" kopia eraldatu bat da. Hor ikusiko duzue dantzan menu desplegable bat (ez oso ondo kokatua, egia esan).
Handik estiloa aldatuz, ikusi ahal izango duzue itxura aldatzen dela guztiz. Sarean
estiloa, adibidez, Sarean.com web-etik hartutakoa da.
Adibide honetarako, CSS estilo aldakorrera moldatzeko Jeff R. Hicks-ek sortutako Coreblog-erako CSS skin
edo azala erabili dut. Era berean, Trond Lossius-en Lostblog gunetik azal-aldaketarako sistema kopiatu dut. Berak bere aldetik, beste norbaiti zor dio CSS estiloen kontua.
Movable Type-ko estiloekin guztiz konpatiblea da garapen hau.