Blogak irakurtzen
Atzo eibarnauten afaria. Blog kontuak aipatu genituen.
Horra blog interesgarri batzuk.
- Tom Lazarren Tomster eta berak lagun bati diseinatutakoa, Albrecht Kresse. azken honetan, eduki finko batzuk ezkerrean, blog-eko dietarioa eskuman.
- Blog sozio-politiko bat, Ipar Irlandako bizitzaz eta politikaz.
- Gizartea eta zientziaz, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendaria:
- Telezaborra, Telebista asko gustatzen zaion euskaldun anonimo batek egina. Anonimoa izan arren, ez da libelo bat, iritzi interesgarriak dituela esango nuke.
Hauetara harpidetuta egonda, Bloglines erabilita, adibidez, zutabegile baten artikuletara harpidetuta bezala zaude.
Nik Bloglines-en bidez irakurtzen ditut gauza hauek. Horra: www.bloglines.com/public/luistxo
Baina nire sarbide pertsonalarekin, modu desberdinean ikusten ditut, aldameneko irudi honetan bezala. "Karpeta" edo "albiste-iturri" bakoitzean zenbat nobedade ditudan irakurri gabe esaten dit. Adibidez, Telezaborra blog-ean 3 komentario berri daude. Consumer aldizkariko horretan, 15... Era berean, klik egin dut Sarean Photolog delakoan eta ikusten dut beste leihoan Jabi Zabalak kargatu dituen azken albiste-notiziak. Baten bat interesatzen bazait, irakurri egiten dut. Bestela, bihar arte aio.
Aipatu genituen halaber, nire esperimentoak. Nire blog-a hiru hizkuntzatan, eta azken 10 egunetan furtiboki egin ditudanak, e-posta mezuak bidaltzen:
- argazki blog adibidezkoa
- Amatiñoren blog faltsua (Amatiñoren Eibartarrek-eko mezuak berbidaliz egun batzuetan hornitu du hau Luistxok aproba gisa)
Kaixo...
asko gustatzen zait zure iritziak irakurtzea etabar.... baina guar ez dizut ezer ulertu. Blog-ak asko gustatzen zaizkidanez... azalduko duzu (denbora baduzu, jakina) zer den, zertarako balio duen eta nola dabilen "bloglines" delako hori.
Ondo izan!