Artea(ga) da Euskadi
Zumalde, El Cabra. Arteagan ETAren museoa ireki omen duena. Etarra edo jeltzale edo nik-zer-dakit heterodoxo samarra beti... Erdaraz, "como una cabra" esango liokete askok. Nonbait, hau eta bere taldea izan ziren duela 40 bat urte Durangaldean Garaira sartu eta herritxo hori okupatu/liberatu zutenak. Ba, hara, Mendiguren gure zerrendakideak anekdota horrekin antzerkitxo bat idatzi zuen: Garai(a) da Euskadi. Zera da koxka: inoiz izan da Euskadi askaturik? Ba orduantxe izango zen, Garai, territorio liberatua, Euzkadi independentearen ametsa, sei orduz bada ere, egia bihurturik. Errepublika labur horren bizipen esperpentikoa da Mendigurenek idatzitakoa. Aipatu nahi nuen hau, bihar Liburuaren Eguna izanik, promozio giro jator honetan segitzeko. Viva Cervantes y su instituto. Portzierto, erakusketa hori "Artean" dagoela... Herri horren euskarazko izena Arteaga da, Artea idaztea Maltza edo Agiña idaztea bezainbestekoa da (Udalak izen ofizial hori aukeratu arren). Herri izendegia: http://www.euskaltzaindia.net/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=herriak