Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Arrain-Zope

Arrain-Zope

Luistxo Fernandez 2004/04/19 15:15

Zope web aplikazioen zerbitzariaz jarduteko posta-zerrenda euskalduna da Arrain-Zope. Zopetista euskaldunen bilgunea izan dadila Arrain-zope. Sortzailea neu naiz, Luistxo Fernandez, CodeSyntax enpresakoa, baina espero dut zerrenda hau ez lotzea Codesyntax-ekin. Hasierako partehartzaile zerrendan, ezagutzen ditudan zopetista batzuk apuntatu ditut, eta batzuk dira nire enpresakoak, eta beste batzuk, ez. CS-koak ere, enpresaz kanpoko saltsetan ibiltzen gara Zope-rekin.

Hasierako harpidedunak:

  • Gari Araolaza, Codesyntax, Eibar.org (Zettai) - Josu Azpillaga, Codesyntax, Uztarria, Aizarna.com (Zettai) - Luistxo, Codesyntax, Manterola.org (Zettai) - Igor Leturia, Elhuyar-Hizking21, Emun.com (webmaster orijinala) - Peio Arreitunaindia, IMH, Atxukale.com (Zettai) - Joseba Pepe Makazaga, EHU, eta bere proiektutxoak - Oier Araolaza (Dantzan.com) - Mikel Larreategi (Eibar.org)

Besterik ezagutzen baduzue hortik, mesedez gonbidatu parte-hartzera.

Printzipioz, zerrenda honela konfiguratu dut:

  1. izen-emate librea
  2. parte-hartze moderatugabea
  3. ataxmenik ez
  4. artxibo irekiak, publikoak
    http://es.groups.yahoo.com/group/arrain-zope/messages

Konfigurazioaz beste zehaztapenik balu inork, mesedez esan.

Lehen puntuari dagokionez, zera pentsatu dut, zerrenda-kide berri bakoitzari aurkezteko eskatzea. Nahi duenak egingo du, nahi ez duenak, ez. Moderatzaile gisa, hala ere, izen-emate berri bakoitzaren oharra jasoko dut, eta zein apuntatu den publiko egingo dut, zerrendara mezua bidaliz eta aurkezteko eskatuz.

Gaiak:

  • DTML eta script truko, adibide, eta arazoak
  • Zope euskaraz: Localizer eta beste
  • Hosting-a, bereziki Zettai.net darabilgunon artean
  • produktuen euskaratze posibleak
  • soft librea eta euskaldunok, oro har
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004