Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Protesta egiten duenari argazkiak egiten

Protesta egiten duenari argazkiak egiten

Luistxo Fernandez 2006/03/15 07:10

Batasunak joan den astean deitutako grebaren ondorenean, oso adierazgarria, gogorra, eta zuzen eta egoki botatakoa iruditu zitzaidan Martxelo Otamendiren komentarioa Berrian.

Polizia zertarako beharko lukeen, eta zertarako erabiltzen den benetan... Uste dut hori dela kontua.

Pertsonen eskubide zibilez pentsarazteko ere ematen du.

Asteburuan Londresen izan naiz, turismo apur bat egiten. Parlamentuaren aurrean, gizon bat bizi da, gerraren aurkako kanpaldi batean, pankarta batzuekin genozidatzat jotzen ditu Blair eta gerran inplikatzea erabaki zutenak. Bere zakuak, kartelak, denak... Zakar samar ditu han, plaza eder batean, parlamentuaren, Westminsterreko abadiaren, Churchillen monumentuaren eta Big Benaren ikusmira itsusten. Baina seguruenik eskubidea du han protesta egiteko, eta argazkiak egiten dizkiogunak turistak gara, ez polizia maskaratuak.

Protesta gerraren kontra

Igandean, poste batzuk ari ziren jartzen gizon hori akanpatua dagoen zelai zatiaren biran (goiko argazkia ostiralekoa da, lehenagokoa). Goitik publizitatea edo banderak edo holako zeozer eskegitzeko zeozer, hirietan egin ohi den bezala. Zelaiaren bira osoa egina zeukaten, eta azkenerako zuten utzita gizonaren pusketa. Han zeuden, garabi batekin, sekulako lanak hartzen posteak sartzeko, gizonaren akanpalekua desmantelatu barik egiteko lan hori.

Eta Martxelo Otamendik debekatua du Londresera bidaiatzea...

Gari
Gari dio:
2006/03/17 10:42

Martxelok aurreko asteko grebaren inguruan idatzi zituenak irakurrita, nik beste testu batetarako titularra planteatzen dut: "Argazkiak ateratzen dituztenei protestarik egiten ez utzi", eta Martxelo edo Berriako beste edonork jarraitu lezake idazten, Berriak azpikontratatuta duen argazki enpresari greba egiten zergatik utzi ez zioten esplikatzeko...

Magabila
Magabila dio:
2006/03/17 00:17

Martxelo Otamendiren testua irakurri berri dut. Zenbat aldiz azaleratu beharko dugu, zenbat aldiz aldarrikatu geure eskubide zibil eta politikoak kasu minimo bat egin diezaguten?

Zenbat aldiz?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004