Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Top of the Pops

Top of the Pops

Luistxo Fernandez 2006/03/15 07:04

Mezu truke interesgarria Eibartarrak zerrendan, musika, idazkuntza, teknologia, joerak... Amatiñok dio, adibidez, abesteko zaletasuna desagertu dela gaur egunean.

Ez dakit. Asteburuan irakurri dut, hain zuzen, kantatzeko musika dagoela modan...

Inglaterrako azken pop izarrak, The Arctic Monkeys, Kaiser Chiefs... oso letra "abesgarriak" egiten dituztela, eta haiek kantatzera joaten dela jendea kontzertuetara.

Duela urte batzuetako taldeak ere, Blur, Oasis... ez daudela bere une onenean, ez salmentetan, ezta beren azken diskoen orijinaltasunean, baina kontzertuetan milaka eta milaka lagun biltzen dituzte oraindik. Jendea biltzen zaie funtsean beren exito zaharragoak denak batera, estadio osoak kantatzera, kantariaren ahotsaren gainetik eta baita halakoetan jartzen diren milaka wattioen gainetik ere.

Popa edo rocka jarraitzeko modu biziena ere, ez da bada kontzertuan zure idoloarena kantatzea? Baiezkoan nago. Euskal Herrian paralelismorik... ba, Kortaturen baten batzuetan gogoan dut Ferminekin batera jende multzo handi bat denak kantatzen ibili ginela, adibidez, Bilboko Gaztetxe zaharrean, Parte zaharrean, JM Callejak eskeleto humanoak aurkitu zituen hartan... Orain ez dakit. Ken Zazpi, agian?

Disko salmentak eta kopia teknologiak

Beste gauza bat ere irakurri nuen, guztiz harrigarria nere ustez. The Arctic Monkeys, promozioa eta fama Internet bidez lortu omen duen taldea: pop britainiarren historian lantzamenduan disko gehien saldu dituen taldea da.

Diskoak saltzea ez zait harritzekoa iruditzen, baina gehien gehien? Gaurko nerabe britanikoek ez dute lagunik? Ze, lagun bat izanda, CD-a kopiatzea baino gauza errazagorik... Horrek funtzionatu behar du, gure garaian c-90 birjina sinpatiko haiekin egiten genuen bezala, baina askoz modu promiskuagoan, ze gozamen musikala identikoa da, kopiaren kalitatean, ez lehen bezala.

Eta, hala ere, ez, nonbait ez... nonbait lagun arteko kopia horrek ez du disko salmenta jaisten.

Lapur umezurtza

Ai, non lortzen da musika kantaz kanta jaisteko lekurik? emule ez zait gustatzen, disko osoa baino txikiagorik ez dut aurkitzen! nik dosi txikiak nahi ditut, top of the pops 3 minutuko txuteetan, WinMX itxi zidaten eta lapur umezurtza sentitzen naiz...

BeniKom
BeniKom dio:
2006/03/15 12:12

Nik uste, naiz eta teknologiak asko aldatu diren gauzek lehen bezela segitzen dute. Musika masiboki kopiatuta kontsumitzen da eta kontsumituko da, nik behintzat lehen edozein talderen lehen entzuketak kopiatutako zintetan egiten nituen, eta entzundakoa gustokoa banuen diskoa edo cd-a erosten nuen. Orain ere berdin egiten dut baina zinta kaxkar horiek alde batera utzita. Hala ere urtero diru dezente uzten dut musikan, baina gustoko dudan musikan bakarrik. Adibidez The Strokes-en azken diskoa eroste gozamena izan da, musika benetan ona, eta edizioa ikusgarria. Beti hori bai edizio bereziak erosten saiatzen naiz, plastikozko kaxa ez dutenak.

Ondo segi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004