Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Tagzania euskaraz, gaztelaniaz eta polonieraz

Tagzania euskaraz, gaztelaniaz eta polonieraz

Luistxo Fernandez 2006/02/23 13:03

Urrats handia gaur Tagzania proiektuan. Euskaraz ere badugu, azkenean! Erabiltzailearen interfazea, bederen, zeren dokumentazioaren itzulpenerako ez dugu ahalik. Ez euskaraz kostatuko zitzaigunagatik, baizik eta beste hizkuntza batzuetan ere bideratu nahi dugulako: hizkuntza askotan gainera. Hasteko, ingelesaz gain, euskara, gaztelania eta poloniera ere gehitu ditugu.

Poloniera? Bai. Karol Palys dugu gurekin praktika batzuetan CodeSyntax-en. Poloniako ikasketa teknikoen ikastetxe batetik, 18 urteko hamar laguneko koadrila etorri da Eibarko Armeria Eskolara. Hemen, enpresetan banatu dituzte hiru asteko praktiketarako. Enpresa industrialetara joan dira gehienak, baina mutil hau, Interneteko kontuak zekizkiela eta, guri bidali digute Armeria Eskolatik. Trukean, Eibartik ere joango dira harantza hemengo beste gazte batzuk. Mutil jatorra, Karol.

Itzulpenak sarean argitaratu ditugu, Tumatxan.

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2006/02/24 00:01

Tagzania munduan ibiltzeko euskaldunok dugun tresnetako bat da, garrantzitsua dudarik gabe. Euskaldunok, euskara ere badela erakutsi behar dugu gainera, munduan gabiltzanean...

Mundua etiketatzea aukera ona da, gure etiketa ere erakustea oraindik hobea, neure ustez.

Eta horregatik, asko poztu nau Tagzania ingelesez, gaztelaniaz, polonieraz eta zelan ez, euskaraz ere badugula jakiteak.

Apurka apurka, euskarazko etiketatzaileak gehiago izango diren esperantzan.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2006/02/23 16:49

Ze berri pozgarria! Pentsatzen nuen jada ez euskaratzea erabaki zenutela...

Eskerrik asko!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004