Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Javier Ortiz eta Mikel Iturria: blog berriak

Javier Ortiz eta Mikel Iturria: blog berriak

Luistxo Fernandez 2006/01/24 17:41

Enpresak duela gutxi atera duen softwareak, Bitakorak, lehen erabiltzaileak ditu: gu geu eta gure ingurukoak...

Tagzania guneko albistegia berregin dugu harekin. Mutrikuko Atxukaleko Peio Arreituk eta nire lankide Aitzol Naberanek bertako blog komunitaterako moldatu dute. Eta, gaur, Javier Ortiz kazetariaren gunearen berregituraketan estreinatu dugu gaztelaniaz.

Javierortiz.net bada urte batzuk Ortizek egunero berritzen zuela. HTML estatikoarekin, harpidetza posiblerik gabe, baina zintzo... Orain berregin egin diogu. Blog bat baino gehixeago da, bi blog komunitate edo bloke, bata bere testuekin eta bestea bere lagunen bitakorekin. Horien artean, orain arte elebitan Eibar.org-en jardun duen Mikel Iturriaren blog espainol berria, Pedradas. Mikel Iturria Iturri izan da zubi Eibarko gure enpresatxoaren eta Ortizen artean.

Hots kritiko bat Espainiako prentsaren eta pentsamenduaren panoraman. Horixe da Javier Ortizena.

unicyn
unicyn dio:
2006/01/25 18:32

Primeran, aurki daitekeen akats bakarra rss feed izkutua egota. Orri nagusitik harpidetzeko aukera egongo al da?

maite toledo
maite toledo dio:
2006/01/30 10:28

Egun on Mikel: Asko gustatzen zait zure blogaren izena; lehenengo egunean bertan eman zidan kolpea. Interesgarria Javier Ortizekin jarritako zubi berria. Ba al dago zure blog nagusitik hona sartzeko zubi zuzenik? Ez dut ikusten edo ez naiz konturatzen; ez dakit. maite toledo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004