Bidegi: arau foralak bete ez eta iruzurra erabiltzaileei
Duela egun batzuk prentsa irakurria, autopista %3.04 igotzen zela... baina, gero, nik sufritutako peripezietan, inola ere ez zen horrela, hortik gora nabarmen zen igoera.
Lagun batzuen beste datu batzuk bildu eta kontua neure erderazko blogean argitaratu ostean, datuekin erantzun zidan nire lagun Enekok. %3.04ko kopuru hori ez da arbitrarioa, baizik eta foru arau baten bidez ezarritakoa, eta apropos gainera, herritarren mesedetan pentsatua, prezioen igoera indizetik behera aukeratutako zenbaki bat da (igoeraren %95): hortaz, autopistaren igoerarekin, urtez urte gure "botere eroslea" handitu egin beharko zen, igoera orokorretatik azpitik doalako...
Baina Enekok, araua aurkitzeaz gain, prezio guztien gonbaraketa ere egin du Excel batekin, aurreko urteko arau forala ere erabiliz.
Hor gainean dituzue igoerak grafikoki, eta Excel orria ere bai hemen.
Inon ere ez %3.04ko maila horretan, hortik gora nabarmen, beti. Bidegik iruzurra egiten du, ez batzuetan, baizik eta ahal duenean, eta monopolio baten kasuan ahal denean esangurak sinonimo argi bat dauka: BETI.
Guk ere badakigu ondo nolako txerriak diren Bidegiko horiek. Eskoitza alde hontan autopista dala-ta ondo ezagutu ditugu... aurreko batean, adibidez, herriko alkateari mehatxudun eskutitz bat bidali zion Nestor Aranak (Bidegiko zuzendaria dalakoan nago), alkatearen jokaera NAZKAGARRIA dela idatziz. Eta erderazko bertsioan, informalago, "su comportamiento ya raya...". Ez zait iruditzen bere karguan dagoen inork hori idaztea normala denik.