Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Hiper-genealogia, Internet bidez

Hiper-genealogia, Internet bidez

Luistxo Fernandez 2006/01/05 19:12

Aldizkari bat erosi oporretan, eta ustekabean artikulu eta erreferentzia interesgarri batzuk, gizakien jatorria, nola eta noiz irten ginen Afrikatik, nola populatu zen mundua... Eta proiektu interesgarri baten helbide bat zetorren, Genographic

Euskaldunoi dagokigunez, proiektuko buruetako batek aipatzen gaitu eta proiektuaren mapetako batean ere azaltzen gara.

Basque Country - Cro-Magnon era

Proiektuak alderdi interesgarri bat dauka: test bat ere egiten dizute. Eskatuz gero (ordainduta), etxera bidaltzen dizute utillajea. Harekin, zure DNA puska bat atera eta haiei bidali (CSI-n bezala, ahotik hartuta minik hartu barik) eta analisi batekin, online erakusten dizute zure jatorri genetikoa, mapekin eta abar. Gizonezkoei, aitaz aita egiten da jatorri-analisia, Y kromosomaren analisiari esker, eta emakumezkoen kasuan, amaz ama, beste jatorri bat analisatzen da, mitokondrietako DNA-ri esker.

Ehun bat euro balio du testak, eta eta zortzi astean ematen dizute erantzuna.

Euskal Herrian badago genealogiara afizionaturik, eta akaso baten bat animatuko da 100 euro horiek gastatzera. Adibidez, Peio Arreitu Atxukaleko zopemasterra daukat buruan, a ze nolako zuhaitza eraiki duen. Datuak oso bitxiak dira, Y kromosoma ez da aita eta amaren artean nahasten... Y gizonezkoena da bakarrik, eta aitaz aita transmititzen da, aldaketarik gabe, ez bada mutazioak daudela. Hortaz, X kromosoma bakoitzaren barietatea ikaragarria da pertsona desberdinen artean (bir-konbinatu egiten da bere osaketa guraso bien artean ernaltze bakoitzarekin), baina gizonezko denok dugu Y berdina, salbu eta mutazioak. Eta horra koxka, mutazio berdin bat badugu Patxik eta biok, horrek esan nahi du aitaitaitaita bat konpartitzen dugula.

Funtsean, mutazioen kontu honen esker hiperraitona bat bakarra dugu gizonezko guztiok, duela 100.000 urteko tipo bat edo. Eta, euskaldunoi dagokionez, Ruslan izen klabearekin izendatu izan duten birraitona bat daukate %80ak... geografiak eta historiak nonbait Asia mendebaldean kokatzen duten tipo bat.

Ruslan ez da hipotesi bat: benetan esistitu zen pertsona bat da, Y kromosoman euskaldunen %80ak duten mutazio hori, duda izpirik gabe, pertsona bat eta bakarraren ADN-an gertatu zen... Enfin, kontua liburu batekin ere estudiatzen dihardut, ze bibliografia ere bazekarren artikuluak. KMK-tik Donostian hartu dudan, "Senderos del Edén,":http://tinyurl.com/9ajja Stephen Oppenheimerrena...

Luistxo
Luistxo dio:
2006/01/06 09:53

Eskerrik asko, Edu. Ikusi dut puntu kritikoarena, bai: zeurea, hain zuzen, eta Wiliam Burroughsek NGS-ren inguruan esandakoa. 2005ean modan jarritako berba batekin esateko, kritika konspiranoiko samarra, nire iritziz.

Indigena batzuk kontra egongo dira, eta beste batzuk ez. Batzuei bost axola. Wells eta Oppenheimerrek, beren lanetan, behintzat datu indigena mordo batekin badihardutela ikusten da.

Baina argi dago analisirik egin nahi ez duenari, ez zaiola DNArik kendu behar.

Edu
Edu dio:
2006/01/05 22:35

Hemen daukak horren inguruko artikulua, BERRIAK martxoan ataratakoa, Genographic Project delako horrekiko puntu kritiko batekin

http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2005/m04/d20050418/p00027017.html

PDF bat ere badago, infografia polit batekin.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/01/18 18:32

Genoma patentatzearen kontra nago neu ere. Horrek ez nau eroaten deabruak ikustera Genographic proiektuan. Patenteak eta maltzurkeriak salatzeko metodoa ezin daiteke izan odol analisi oro arrisku kriminaltzat hartzea.

Edu
Edu dio:
2006/01/17 18:17

Genetika kontuak ematen duen baino arantzatsuagoak dituk.

Hona Itziar Alkortak gaur Berrian horretaz idatzi duena:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=gaiak&data=2006-01-17&orria=026&kont=834

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004