Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Pertsona asozialontzat ideala da Internet

Pertsona asozialontzat ideala da Internet

Luistxo Fernandez 2005/12/21 13:11

Atzo mahaingurua eDonostiak antolatua. Neu, Alianzotik JA Del Moral eta Hispavistatik, Blogdiario aurkezten, Txema Garitano. Geuk kontatu genuena baino, amaierako elkarrizketa agian interesgarriago, publikoaren aportazioekin. Adibidez, Garitanok esan zuen blogak hezkuntzan Ameriketan nola darabiltzaten, eta hemen ze urruti dauden hartatik... Publikotik, Gorka Julio Teketen Blogari-net-ekoak ederto zuzendu zion, hemen ere kristolakoak egiten dituztela batzuek: IKTeroek Ordiziako Jakintza Ikastolan. Bai horixe.

Neuk, azkenean, powerpointa euskaraz eroan, eta erdaraz egin. Neure kontraesank. Izenburu hau eman nion nireari: Pertsona asozialontzat ideala da Internet. Uste dut nahasi samar ibili nintzela azalpenetan. PPT hori hemen duzue (290 Kb). Irudi pare bat aurrerapen aurkezpen horretan, laster martxan izango den software produktu baten (Bitakora) eta web baten (Blogak.com) berri emanez.

Aukera polita izan zen, bestalde, aurpegia jartzeko buruz buru ezagutzen ez nituen batzuei: Miguel García Processblack David González Ketari eta Ana Malagon blogista elebiduna: La Fábrica de pequeñas cosas gaztelaniaz eta euskaraz Ziur al zaude.

Azkenean galdetu zigun Juan Carlos Gonzalez eDonostiako antolatzaileak: 30 segundutan, zer izango da 2006an aipagarri benetan?

Nire erantzuna:

  • IKTeroen ikasleak herri batean aitzindari euskaraz blogekin dabiltzan bezala, beste hainbat eskolatakoak arituko dira, irakasleekin beharbada, eta irakaslerik gabe bestela. Blogari.net-en, edo Blogak.com-en, eta beste toki batzuetan. Aupa gazte horiek!
  • Anotazio eta folksonomien guneak popularrago bihurtuko dira, ez dakit Tagzania masibo bihurtuko den, baina bai seguruaski Flickr.

Azken honekin ikasiko ote dugu tageatzen? Akaso bai, baina gaur bulegoan zalantza sartu zait, ze argazkiak kudeatzeko eta partekatzeko beste tresna ikaragarri bat ezagutu dut, Bubbleshare eta antza ez du tagik, ez du folksonomiarik, baina bai aukera politak: ahotsez azalpenak gehitzekoa irudia, adibidez. Hortxe kargatu ditut powerpoint-ean datozen Blogak.com eta Bitakora produktuen pantaila aurrerapenak.

Jozulin
Jozulin dio:
2005/12/21 16:24

Ados. Beti pentsatu dut SMS eta e-posta, esaterako, tresna ezin egokiak direla komunikatu behar duzuna komunikatzeko. Zuk mezua idatzi, bidali eta hartzaileak ondo datorkionean erantzungo dizu eta zuk erantzun hori ondo datorkizunean irakurriko duzu. Perfektua herabeontzat: funtzio fatikorik gabeko komunikazioa. Bide batez, Blogak.com horretan egongo al da hiru zutabeko plantilak aukeratzeko modua?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004