Donostian hizlari blogez eta sare sozialez
Bihar asteartea, hilak 20, mahai-ingurua dut Donostian, eDonostia udal ekimen teknologikoak antolatua: blogen fenomenoa eta sare sozialak.
Euskal Herrian egin nuen azken hitzaldian gaztelaniaz hitz egin nuen, eta lotsatu samar geratu nintzen. Egia esanda, ez dakit nola hitz egingo dudan bihar. Powerpointa euskaraz eroaten saiatuko naiz, baina hizketaldia seguruenik erdaraz izango dela susmatzen dut. eDonostiak ez du ez izenbururik euskaratu bere gunean, behintzat.
Hizlari nor diren ez du jartzen, baina CodeSyntaxetik neu noa, Luistxo Fernandez, eta Alianzo-tik Jose Antonio del Moral. Euskara ikasten dabil Del Moral, baina ez dut uste euskaraz emango duenik... Hispavistatik ez dakit nor doan, baina enpresa horrek ez du euskaraz sekula ezer egin. Eta ni, ba, neure kontraesanekin joango naiz...
Larratxoko eDonostia zentroan 18.30etan, teorikoki 20.30ak arteko denborarekin.
Beste batzu ere ez gaude kontraesanetatik libre. Atzo, eDonostiak antolaturiko Internet Astea delakoan, sofware libreaz aritu ziren. Linuxen onura eta goraipen guziak azaltzeko aurkezpena, XP kargatua zuen portatil batean egin zen... Eskerrak aurkezpena OpenOffice dokumentu bat zela!.