Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Permalinkak eta mapa ikusmirak MSNren aplikazioetan

Permalinkak eta mapa ikusmirak MSNren aplikazioetan

Luistxo Fernandez 2005/12/13 10:38

Tira, atzo Tagzaniaren aukera berri hori deskribatzean, lartxo aurreratu ginen. Ez da posible Tagzaniatik ikusmira ikaragarri horiek zuzenean irekitzerik: badirudi Microsoften Windows Live Local honek ez duela URL zuzenik automatikoki sortzeko modurik ematen.

Doiketa bat egin dugu, eta orain ere ireki daitezke Live horretako mapak eta airezko irudiak, hala nola New York-eko toki ezagun honetakoak, baina perspektiba harrigarri horietara iristeko, klik bat harantzago joan behar, Bird's eye aukera ageri bada (erresoluzio handia dagoen tokia delako), hantxe klikaturik iritsiko gara.

Microsoftek arrera gehiago jarri beharko lieke mapen permalink hauei. Izan ere, mapa sistema hau Virtual Earth izenarekin martxan egon den bitartean (uztailetik hona) inork permalink loturarik gorde bazuen, neuk honetxekin egin nuen bezala, dagoeneko ez dio funtzionatuko. Permalink kontzeptuari ez diote errespetu handirik gorde honako honetan. Ea aurrerantzean.

Unai
Unai dio:
2005/12/13 13:24

Espero dezagun permalinken asuntua laster konponduko dutela...

Atzo 20 minutuz saiatu nintzen Hollywood letra erraldoiak bilatzen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004