Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Neure interesen lainoa

Neure interesen lainoa

Luistxo Fernandez 2005/11/17 14:57

Microsiervoseko sarrera honetan ikusi dut tagroll zer den.

Del.icio.us faboritoen bilduma sozialean neuk bildu ditudanak, nola dauden laino batean.

Sustatuko Jamaika atalerako kargatu ditudanak, sustaturako etiketa edo tagarekin, haiek nagusi. Sustatuk ere badu bere laino propioa, eta Tagzanian ere badaude, erabiltzaileena eta etiketena, azken hauetan 400 alera mugatuta.

Magic
Magic dio:
2005/11/17 19:26

Aupa Luistxo:

Nire ikasleekin lantzen ditudan blogetan jarri nituen etiketa horiek. Izan ere, bigarren hiruhilekoan, beste gauzen artean, del.icio.us lantzeko asmoa neukan. Hori jartzearekin, euren erreakzioa ikusi nahi nuen. Horretarako, 10-11 urtekoen blog honetan ezkutatu nituen eta idatzia irekitzerakoan edo iruzkinak jartzerakoan ikus daitezke soilik. Bada, ikasle hauen jamin-mina berehala agerian gelditu zen eta atzoko saioan, konturatzerako, batzuk del.icio.us-en bilaketak egiten ikusi nituen. Zertan ari ziren galdetu nienean, ordiziari buruzko informazioa bilatzen ari zirela esan zidaten, erabateko normaltasunez. Batek, berehala esan zidan:

  • Hau Google baino txarragoa da, Ordiziari buruz gure ikastolako blogak bakarrik agertzen dira!!!

Hori entzunda, bi gauza garbi gelditu zaizkit: 1.- del.icio.us zer den eta zertarako erabiltzen den , aurreikusita nuena baino lehenago azaldu beharko diet. 2.- Euskaraz idatzitako helbide "gutxi" sartuta daukagu eta ahalegin bat egin beharko dugula Euskaraz egindako gauza interesgarri asko sartzen.

Julen
Julen dio:
2005/11/17 19:27

Koño! hodei horretan ni zirroestrato inportante bat naiz!! baina ez nago konforme: txintxeta gehiago sartu behar ditut, Txikillana bezalako kumuloninbo bat izatera heldu arte!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004