Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Sheraton hotelean Bilbon

Sheraton hotelean Bilbon

Luistxo Fernandez 2005/11/14 15:48

Mezu honek ez du kontzientzia sozial handirik, abisatzen dut, eta bereziki desegokia gerta daiteke Julen Gabiriak Eibartarrak zerrendan bota dituen egiekin bat bazatoz.

Baina, bai, alfonbra gorrietako Neo-Bilbao berri eta distiranteko zati bat ezagutu dut nik asteburuan, eta komentatu nahi dut. Ez, ez dut Bilbo Zaharra bisitatu (portzierto, ziber-aktibismo pixka bat han aste honetan, katalanez gehiago euskaraz baino itxuraz). Asteburuan bisitatu dudana Sheraton Bilbao hotela izan da.

Marabilla bat da. Eta lortu daitezkeen prezioetan, edozeini gomendatzeko modukoa. Talasoak eta agroturismoak, edo minihoteltxoak modan daude, baina bueno, prezioetan askoz harantzago joan gabe, Sheraton bisitatu daiteke. Harantzago barik, honuntzago, segun eta zerekin konparatzen dugun.

Gaur Joxe Aranzabalek komentatzen du Aisia kateko hotel bat, Urduñakoa: sare horretako gertuena Eibar.org-etik, Deban, talaso-hotel berria, Kresala, eta bertan habitazio bikoitza hartzea, orain web bidez ikusi dudanez, 74 euro. Ez armosurik eta ez talasorik prezio horretan: gaua.

Ba asteburua Sheratonen 70 eurotan hartu genuen. Ez joan bertara mostradoretik halakorik hartzera, ze bertan igual 250 euroko gelak besterik ez dizkizute emango. Baina Internetetik egin eta 70 euroko gelak aurkituko dituzu. Edo pakete apur bat garestiagoak, Guggenheimeko sarrerak eta bufeta barne. Hori bai, bide batez, erreserba egitean esan Starwood Preferred Guest programan sartu nahi duzula: doan da, propaganda bidaliko dizute gero mordoa, baina bueno, beste okerrik ez.

Ba horrekin bazoaz, eta lekua badago, gela oraindik hobea emango dizute (asteburuetan oso posiblea, ze badirudi negozioekin astegunetan beteago dagoela hotel hau), eta Starwood bezeroen beste txorakeriak ere bai: kafea gelara nahi duzunean (doan), eskatu batak, listerine, edozer, dena etxera. Gero, suposatzen dut 10 Sheraton bisitatzen badituzu, 11. doan emango dizutela edo holako zeozer. Baina hori baino lehenago ere, klub horretakoa bazara, ba bentaja ederrak.

Horrez gainera, piszinatxo klimatizatua, aire librean baina estalia (6. pisuan), gimnasioa eta sauna doan, Internet doan (gela batean bi ordenadore bakarrik, baina asteburuetan libre samar). Piszina, lastima, konponketetan azaroan: abendurako zabalik berriro, esan ziguten. Eta gela zoragarri batzuk. Eraikuntza ere, ikusgarria da. 8 pisu altu den hall hutsa barruan... bertigoa dutenentzat ez oso ona. Euskararen aldetik, informazio gutxi, baina gauza batzuk badituzte euskaratuta. Jatetxe bi dituzte. Ba lujo samarrekoa, baina kafetegian menu ederra 15 eurotan.

Sentitzen dut, Julen, baina benetan gomendatu beharra neukan.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/11/14 19:21

Eskerrik, asko, Luistxo, informazio benetan osoa ematen duzu-eta. Guk ondo apuntatuko dugu zuk esandakoa, eta egingo dugu ahalegina, Bilbok merezi du-eta. Besarkada bat.

Julen
Julen dio:
2005/11/15 11:13

Luistxok: "Sentitzen dut, Julen, baina benetan gomendatu beharra neukan."

Sentitu? Ez, ez: nik esan nuen edertasun horiek ederrak direla benetan, baina horren truke beste errealitate interesgarri asko galdu ditugula. Horrek ez du esan nahi gauza ederrekin gozatu behar ez dugunik eta bizkarrean latigazoak jo behar ditugunik.

Baina Bilbotik bueltatxoren bat emango zenuen gutxienez, ezta? Ze, horrela esanda, ematen du hotelean sartuta egon zarela, gimnasiotik saunara eta internetetik listerine eskatzera, Parisen zein Cuencan egon bazina bezala (onartuko bagenu Cuencan Sheraton hotel bat dagoela).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004