Madrilen harrokeriak puztuta, mapamovil.net sortu dut
Madrilgo ibilerak ederto joan ziren Webdosbeta elkarketan. Milioika argazki eta blog mezu: http://flickr.com/photos/tags/webdosbeta
http://flickr.com/photos/tags/tagzania
http://www.flickr.com/photos/codesyntax/
http://www.technorati.com/search/tagzania
http://www.technorati.com/search/webdosbeta
Horiek begiratzeari ego-surfing esaten zaio. Eta aipu oso beroak daude aurkeztu genuen proiektuaren inguruan, eta azaldutako enpresa planaz, adibidez bart gauez Microsiervos blog espainol ezagunean.
Hainbeste lorerekin, putzak igo burura, eta begira, erabaki dut Espainiara joatea, partzialki behintzat. Ingelesen Hilerri honetako gaztelaniazko atala itxi dut, eta bakarrik utzi ditut ingelesezkoa eta euskarazkoa.
Espainolezkoa, blog berri batera, el Mapamóvil, mapamovil.net
Horra, zelako goiburu polita sortu dion Maitek. Maurizio Cattelan italiarraren lan hiperrealista gogor baten gainean egindako aldaera.
Zorionak Madrilgo arrakastagatik! Gustatuko litzaidake zure showa ikustea, Tagzaniaren arrakastaz gain, zurea ere izan dela esan daiteke. "Más majo que las pesetas"...