Blog faltsuaren fartsa publikoa
Eibar.org-eko blogetan mezu olde bat jasotzen hasi gara. Ia-ia spama, agian ia barik. Eibarrera etorri berria den blogista argentinar batek lotura eskatzen duela... Gezurra da, baina ez dute abisatzen inon zer den benetan: laster emitituko duten telesail baten marketing kanpaina, Mi querido Klikowsky.
EITBren serie bat izango da, Eibarren kokatua fikzioan, eta hura promozionatzeko, ba hori, engainuzko marketina eta espam-erantzunak alde guztietan.
Zilegi ote da komunikabide batera gezurrezko fax bat bidaltzea, promozio baten barruan, Argentinako ez dakit nor datorrela Donostiara... edo Teleberri batean, demagun etorkinen inguruko informazio bat ilustratzen, Eibarrera datorren Klikowsky baten berbak sartzea? ezer abisatu barik?
Ba EITBk eta Globomedia produktorak (Emilio Aragon) uste dabe hori zilegi dela Interneten.
Info gehiago Sustatun
Portzierto, erraza da engainuaz jabetzea. Klikowsky bilatzea Googlen nahikoa. Bilaketa berak argitzen digu izena bera ere faltsua dela, ez dagoela munduan inon izen horrekin. Varsavsky argentinoa bazen, Klikowsky ere bai, pentsatuko zuen gidolari bati. Haren andregaiari Klikarrieta jarri ez diotenean...
Niri Rayo Vallecanon jokatu eban Klimowicz jokalari argentinarraren izena ekarrizte gogora. Baita Fuckwosky blog-aren izena. Azken hau denporapasarako oso gomendagarria.