Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Internet idazketaren etsaia ote?

Internet idazketaren etsaia ote?

Luistxo Fernandez 2005/07/06 11:24

DV-n irakurria atzo. Joan Mari Irigioienek Komunista.com liburuagatik sari bat jaso du, eta artikulua horren inguruan. Besteak beste hau esan zuen atzo Irigoienek:

Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las nuevas tecnologías, que sin duda, afectan a nuestro campo. Pero seguiré ahí, escribiendo a diario.

DVtik jasoak dira berbak. Zehaztasunaren gainean ezin dut asko ezan, kontestu barik gaizki ulertzeak oso posible dira. Akaso euskaraz esango zuen, baina Berria edo Eitb24.com-eko euskarazko erreseinetan ez dut Irigoienen berba hauen aipurik aurkitu.

Baina bueno, aipua bere horretan harturik...

Internet noren edo zeren etsaitzat ote duen Irigoienek galdetzen diot buruari. Idazleen etsai? Liburu salmentaren etsai? Euskal Idazleen Elkartearen etsai? Igual bai. Baina gauza baten etsai Internet ez dena seguru seguru: idazkuntzaren etsai, idaztearen etsai. Internet erabiltzaileok, multzoan hartuta eta banaka hartuta, gehiago idazten dugu, askoz gehiago gainera, Internet erabiltzen dugunetik. E-postaz batez ere eta, gutxi batzuek (baino gero eta gehiago gara), blogen bitartez ere bai.

Irigoienek Internet baino lehenago ere idazten zuen egunero. Duda barik. Eta orain asmo horri eusten dio. Nola ez. Baina zenbat lagun dago orain egunero idazten duena, lehen ezer idazten ez zuena...

Orain, idazten dugun horretan literaturarik badagoen, beste kontu bat. Nik idazkera oso elektroniko batzuk asko apreziatzen ditut. Errejistro berria dira, eta edukiz eta estiloz asko atsegin zaizkit. Adibidez, Leire Narbaizaren metralleta-mail mezuak, edo Ander Arroitaren lantzian behineko ironia eta grafia partikularra. Eta blogetan, Telezaborra, gizarte kontenporaneoaren erretratatzaile majistrala.

Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten jardunaldi batzuetarako: Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor animatzen den komunikazio bat aurkeztera.

Goio Arana
Goio Arana dio:
2005/07/06 20:27

Ba, niretako ere kontrakoa izan da.

Niretako, Internet eta teknologia berriak lagungarriak izan dira eta horiei esker animatu izan naiz publikoan idazten...

Blogintzan hasi aurreko nire azken testua (ez lanarekin lotutakoa behintzat) 20 urtekin-edo idatziko nuen...

Kalitateko testuak? Ba, denetik egongo da, eta seguru nago gero eta hobeak izango direla denok asko dugulako ikasteko eta asmatzeko (batzuk, ia dena dugu ikasteko!).

Bestalde, izango dira-ba idazle oso onak eta ez dutenak asmatu teknologia berriak eskaintzen dituen tresna-hizkuntza hauekin ere...

Xabi
Xabi dio:
2005/07/06 18:38

Erabat ados nago zurekin. Nik behinik-behin esan dezaket teknologia berriei esker hasi naizela idazten. Eta ez ni bakarrik, ziur nago, zuk esan bezala, gaur egun inoiz baino gehiago idazten dela. Hobeto ala txarrago? hor beste kontu bat da, baina nik gauza politak ikusten ditut.

Nahikari
Nahikari dio:
2005/07/09 15:49

Paperean idatzi izan dut zeozer, baina teknologia berriei esker animatu naiz maizago idaztera. Zergatik? Ba ez dakit, agian erosogoa delako. Egunero piztu behar dut ordenagailua,beraz, tartetxo bat hartzen dut blogean idazteko.

Niretzat, guztiz mesedegarria izan da.

Luistxo
Luistxo dio:
2005/07/07 20:12

Markos Zapiaien bitartez, Eibartarrak zerrendan erantzun egin dit Joan Mari Irigoienek. Uste dut oker dabilela, nahastu egiten dituela telebista eta Internet...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004