DVkoen blog gezurra eGipuzkoa jardunaldietan
Blogarien protestaren ardatz izan zen e-administrazioaren gaineko Gipuzkoako Jardunaldian izan nintzen joan den astean. Han entzundako batzuk ingelesez ( bat eta bi ), eta euskaraz (bat, bi, hiru eta honako mezu hau) komentatuta utzi nahi ditut blog honetan.
Blogen fenomenoaren gainean hizlari DVkoa jartzea, ba, Vocentoren aldeko propaganda saio bikain bat izan zen, duda barik. Blogintzan eurak aitzindari. Herriaren ahotsa media berrietan. Ederto. Horrez gain, programa gezurrak matizatu egin zituen DV-ko hizlariak: 1. Diario Vasco-renak dira egunkari nazionalen artean, lehen foro pre-moderatuak (hau da, karga libre da, baina a-posteriori moderazioa ez da ezabatzen, izatez bi lagun dituzte a tiempo completo horretan).
- Diario Vascorenak dira, egunkari nazionalen artean, irakurleei bloga izateko aukera eman dieten lehenak...
Beraz, haiek asmatutako kategorietan, bai, lehenak dira. Nahikoa da kategoria bat nahi erara definitzea, zeu horretan aitzindari zarela demostratzeko. Edozein modutan, paperean banatu zen programan gezurra ageri zen, eta ez zehaztapen xehe hori.
Kanpotik etorritako beste hizlari batek partaidetzaz pista onak eman zizkigun: Steven Clift ... Ba omen daude toki batzuetan erakundeek beraiek sustatutako partaidetzako plataformak sarean ( Queensland, Australia)... Baina berak normalago deritzo (eta neuk ere bai), herri-partaidetza beste toki batzuetan gertatzeari (medioetan, edo gune herritarretan): Clift bizi den Minnesora inguruan, adibidez, Northfiled.org, albistegi herritar eta kolektibo bat, non, aldi berean, administrazioaren ahotsa ere entzun daitekeen (aldameneko zutabean, Civic Blogosphere atalean, bloga duten kargu-publiko batzuen feedak sindikatuta daude!).
Hortaz, DV, bai, herri-partaidetza politiko-sozialerako toki bat bada. Klaro, bere parametro zehatzetan. Bere copyright vocentaurikoarekin... han bloga idazten duenak Copyright-ak hari ematen dizkio... Baina, duda izpirik ez daukat neuk, herri-partaidetzarako tresna gisa Eibar.org batek ez dela DV baino gutxiago: gehiago, izatekotan.