Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Arartekoarentzat, euskara "bigarren" hizkuntza ofiziala da

Arartekoarentzat, euskara "bigarren" hizkuntza ofiziala da

Luistxo Fernandez 2005/06/07 13:21

Arartekoaren interbentzioa e-Gipuzkoaren jardunaldietan. Tristea iruditu zitzaidan.

Jardunaldietan egiten den bezala, Euskal Herriko hizlariek zeozer esan euskaraz, eta igaro ziren gaztelaniara. Iñigo Lamarca Arartekoak, berdin, baina, nonbait, erderaz hasterakoan hori justifikatzea okurritu zitzaion, eta pare bat minutu eman zituen bueltak ematen gaiari:

  • euskaraz hastearena sinbolikoa zela, baina gauza sinbolikoak ere garrantzitsuak direla...
  • euskara bigarren hizkuntza ofiziala izanda, hemengoa dela eta bla bla bla... Harri eta zur geratu nintzen. Hizkuntza "sinbolikoa". Komunikaziorako eta bizitza moderno osorako hizkuntza ez da? Jardunaldien ildo orokor horretan, enfin, berriz ere euskara zokoratuta zegoela iruditu zitzaidan.

Baina, tira, sinbolismoa modu askotan uler daiteke, eta beharbada zentzu positiboan ere bai. Baina bestea ez dago nondik hartzerik, Arartekoaren hitzetan: euskara ez da BIGARREN hizkuntza ofiziala. Hizkuntza ofiziala da, koofiziala bestearekin, eta bigarrena, batzuek bihurtzen dute, besteak beste Arartekoak berak holakoak esanda (behin baino gehiagotan aipatu zuen, BIGARREN termino hori). Herritarren eskubideen aldeko sentsibilizatutzat hartzen dugu Lamarca, eta baita legedia kontuetan pertsona jantzitzat... Ba euskararen ofizialtasunaz eta euskaldunen eskubideez norbaitek esan beharko lioke zerbait.

Eta, portzierto, aldi bereko itzulpena bazegoen. Ingelesetik gaztelaniara eta euskarara egoki itzultzen zuten aurikular sistemetatik. Pentsatzen dut hizlari euskaldunek aukera bazutela hasi eta amaitu euskaraz egiteko, eta entzuleek aldi berean hori gaztelaniaz edo ingelesez jarraitzeko.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/06/24 13:33

Lamarcak egindako adierazpen horiek agerian uzten daben gauza bat zera da: "Gaur egungo hizkuntza-egoera hauxe da eta neuk ez deukot benetako asmorik haratago joateko".

Gaur egungo egoera zelan dagoen, argi dago, diagnostikoan ados gagoz ia danok. Tratamenduei jagokienez... ez hainbeste.

  • Batzuk ez dabe ikusten tratatzeko ahaleginek merezi dabela. Hauek dira Euskararen hileta duinen aldekoak, euskaldun UNAMUNIANOAK esan daigun. Goian Bego ...eta aurrera bolie.
  • Bestetzuk, tratau behar bai baina zelan tratau ez dakitenak. Ondorioz, "bai baina ez" ibilten dira, anbiguotasunean. Eta, azkenean, pragamatismo hutsean geldizen dira. Sinbolikoki bai baina praktikan... (Unamunianoak ezta arlo sinbolikoan be). Hauexek beraz euskaldun PRAGMATIKOAK izango ziran.
  • Azkeneko multzoan euskaldun aktiboak, praktikanteak, militante edo diletanteak, barri zein zaharrak, euskalkizale edo batuerazaleak, identitario edo estetikoak egongo ziran. Diagnosian ados baina tratamenduan ez. Eta ondo egon daiteke tratamendu bat baino gehiago proposatzea. Hauek, euskaldun ERRESISTENTEAK.

Danok izan gaitezke pragmatikoak edo erresistenteak animo egoeraren (eta beste hainbat gauzaren) arabera, baita unamunianoak be kasurik txarrenean.

Baita Lamarca be.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004