Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Bidegi aguantatu beharra

Bidegi aguantatu beharra

Luistxo Fernandez 2005/06/03 03:50

Ez dakitt premiñiak, hedonismuak ala espiritu santuak eragindda, baiña etxia dakat Donostian eta biharra Eibarren, eta Bidegi (Gipuzkoako Autopistaren jestoria) aguantatziakin potruetaraino nago.

  • tag automatikuan detektoriak, nahi daben bezala funtzionatzen dabe. Azittaindik urtetzekotan, eskumatik seguruago %20ko erroria edo, ezkerrekuan huts eitteko aukeria %60 edo holan. Zarauzko nausixan Eibarrerutz, ostera, ezker-ezkerrekotik saiatu, ze bestietan kale eitteko aukerak %90ekuak dira.
  • Beti obretan. Teoria ofiziala da Europistasek deskuido haundixakin laga zittuala gauzak azkenengo urtietan. Nere ustia da: zenbat eta obra gehixago, hobeto, %3ak geixao emoten dabelako.
  • Informatzen ez daben web bat dauka Bidegik.
  • Informaziñua web bidez emon emoten dau Bidegik, ez detaile edo berrittasun askokua, baina DiarioVasco.com-en portadaren bidez, eta itxura guztien arabera, DV-ri pagatuta han agertzeko. Hau da, Bidegik zerbitzu publikua emon biharrian, DiarioVascori dirua emon detsa informatzeko, eta herritarrok informaziño hori nahi badogu, DiarioVasco.com-en ataritik sartu biharra daukagu, peaje horrekin: Vocentoren publizitate, OJD datuak, eta gaiñerakuak puzteko erabiltzen gaittue.
    • Obra bat ointxe amaittu dabe: tunel txukunketa Deba baiño lehentxuago. Tuenelen aurretik kartel barrixak jarri dittue (bi behintzat bai). Erdera hutsez.
Candido Saseta
Candido Saseta dio:
2005/06/10 19:44

Bejondeizula!!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/06/04 10:47

Jakin dudanez ba omen dago A-8-ren kontrako talderen bat... eta non sortuko web bat protesta egiteko? Diario Vascoren blogen artean: Diputazioak, blog komunitate euskaldunak irainduz, babestea erabaki duen blog plataforma erdaldun horretan. Haiek jakingo dute zertan dabiltzan, ze beren blog sarreren azpian argi samar dago tratua zein den: Copyright, Diario Vasco.

Ez, peaje hori ez dut ordainduko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004