Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Piropo teraupetikoen ostean...

Piropo teraupetikoen ostean...

Luistxo Fernandez 2005/05/26 09:38

Aurten nobedade haundia Eibarren: Udako ikastaroak. UEUrekin uztailaren 11tik 15era Markeskuan.

Batek arreta deitu dit: Emakumeentzako striptease terapeutikoa. Hala azaltzen da ikastaro horren zioa:

Jendearen arreta guztia zugan dagoenean zer sentitzen duzu? Nolakoa da zure gorputzarekiko harremana? Zeintzuk dira zure beldurrak, blokeoak, lotsak...? Hau dena striptisa egiten ikasteaz gain era dibertigarri eta emakumez osaturiko talde giro gozoan lantzeko aukera izango dugu ikastaro honetan. Dantza pausoak ikasteaz gain, ariketa terapeutiko ezberdinak tartekatuko dira, azken egunean ikasle bakoitzak bere show-a egitera iristeko.

Moxonean saio praktikoak barraren gainean? Piropo teraupetikoen gainean Eibartarrak zerrendan luze jardun ostean, ea ikastaro honen kronikarik jasotzen dugun...

Pentsatzen dut aukeratxo bat ere eskapatu zaigula Eibar.org-ekooi ikastaro hauekin. Lehenago jakin izan bagenu edo listo ibili bagina, aukera izango zen ikastaro internautiko praktiko bat emateko: RSS eta Tagak, beharbada. Duela urtebete gehienontzat Blogak ziren bezain kontzeptu ilunak askorentzat, baina ikastarotxo batekin, jendea Bloglines, del.icio.us eta Flickr bezalako zerbitzuak erabiltzen jartzeko moduko zeozer izango zen. Interneten ibiltzeko esperientzia asko handitzen da gauzatxo horiekin, sinistu...

Interneteko terapeutarik ez zen faltako irakasteko Eibar.org-en... Adibidez, Igor Leturia gure zerrendakidea ezkontza batera joan, eta ezkontideak eta frailea blogista bihurtuta bueltatu zen etxera! Irakurri hemen

Luistxo
Luistxo dio:
2005/05/26 19:59

Eibarko ikastaroen zerrendan, bat elkarlanekoa ikusten dut, Gaindegia taldearen izena ere badauka-eta. Horren antzera, Eibar.org-ek lagundu zezakeen Eibarren bertan zerbait antolatzen... Baina Iruñean Eibar.org-ek ezer antolatzea, ba ez dut ikusten. Eibarren datorren urtean, eta urtean zeharreko aktibitateren bat proposatu UEUri, Markeskuan egiteko, ba hori bai, interesgarria gure elkartearentzat eta herriarentzat.

Eibarko blogistarik hurbilduko den zure ikastarora, ba ez dakit. Gari Teknosexuala badago zure ikastaroko mahainguru batean...

Eibar.org-ek edo Goiena.net-ek lagundu zezakeen UEUkoarekin, distantziatik akaso, horko ikasleei blog euskalduna sortzeko aukera emanez. Bloga egiren jarri behar omen dituzu praktikan: ba software euskaldunarekin izango bada, ez dago aukera askorik Internet zabalean. Nahi baduzu hori, aukera onena Goienarekin, egia esanda, ze Eibar.org-en baino txukunago daukate azpiegitura. Orduan, ba horretarako, Iban Arantzabali deitzea Goienara, eta hark bideratuko du.

gaztelumendi
gaztelumendi dio:
2005/05/26 14:16

Aukera badago egon oraindik. Tag-ak, tecnorati, bloglines, aurki... Interneten eta blogintzan zer ikasi asko daukagu. Elkarri zer erakutsi gehiago. Horren falta somatzen dut nik euskal blogosfera txiki honetan. Sarea gaindituko dituen topaketa iraunkorra. Lantzean behin batu, eta trukoak, nabigatzaileen pluginak... erabiltzailearen profila aberastuko duten gauza txiki guzti hoiek. Aurtengo UEUko blogen ikastaroa, zentsu horretan saiakera bat da, ikasten ikasteko. Erakusten erakusteko. Gauza guzti hoiek lekua lukete, proposamenak egiteko inoiz ez da berandu gainera. Programaz kanpo egin asmo ditugunak, programakoak baino aberatsagoak izan daitezkelako agian... Euskaratutako software berriak aurkeztuko dira adibidez, eta programan oraindik ez dira agertzen. Internet hori ere badelako, egunetik egunera, gauza berriak... Beraz, aukera badago egon. Zentsu terapeutikoan edo bestela, eibar.org eta inguruetakook badaukazue non ibili eta zertaz jardun... Eibarren barik, Iruñean. Ez dago oso urruti, egia esan.

e-gor
e-gor dio:
2005/05/26 13:13

Ezetz, azaldu dut Sustatun ere, ez nintzela ezkontzara joan (hurbileko senideenetara soilik joaten naiz, ez baitzaizkit ezkontzak batere gustatzen), eta nik parte oso txikia izan dudala guztian: ezkontideei blogarena nire neskalagunak, Alaitzek, proposatu zien (nik gero martxan jartzen lagundu besteriuk ez nuen egin) eta Koldo fraideak berak bakarrik jarri zuen martxan bloga (gero nik argazkientzat flickr erabiltzea gomendatu besterik ez nion egin). Hori bai, nik esklusiba eman nuen blogean, je je!

Portzierto, nire artikuluari trackback egitea ahaztu zaizu... Horrela ez dut inoiz ganorazko kolekziorik osatuko! ;-D

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004