Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Gipuzkoa DVko orrietan hasi eta amaitzen da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat

Gipuzkoa DVko orrietan hasi eta amaitzen da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat

Luistxo Fernandez 2005/05/20 14:50

Babestu zuen ba, Diputazioak, blog lehiaketa negargarri bat Diario Vascon...

Gaur amorratuta segitzeko motiboekin jarraitzen dut. Apuntatuta nago e-postazko buletin batera, Gipuzkoa.net atari ofizialean zer dagoen berri jasotzeko. Etorri da gaur, eta, konpentsatzeko-edo, berritasunetan lotura bat: Goiena.net ! Berritasuna, non eta urtebete pasa dabilenean ekimen hau sarean. Blog komunitatearekin ere, Eibar.org baino beranduago, baina euskaraz ederto, eta DV baino lehenago, eta klaro, protesta edo egingo zuten... eta hemen ordaina: HONEKIN BAKEA, esango zuren. BERRITASUNETAN lotura... Adar jotze mingarria iruditzen zait (aklarazioa: Goiena, neure enpresaren bezeroa da, CodeSyntax-ena).

Horrez gain, jardunaldi batzuen berri ematen zaigu. Ekain hasieran, gaia da e-gobernua eta hiritarren parte-hartzea

Eta hizlari nor? enpresa pribatuak, nik dakusadala, bi bakarrik: Europa Press eta Digital Vasca, DVren adarra. Tira, bakoitzak bere merituak ditu, eta guk eta Goienak, egin ditugun udal webekin, Gipuzkoako webgune administratibo erabilgarrienak eta erabilienak ditugu, eguneratze erraz eta ganorazkoena dutenak, eta, besteak beste, RSS eskaintzeko dezentzia duten bakarrak. Baina zein meritu dugu horiekin? Batere ez. Nola hartuko gaituzte kontuan, hemen Deba Bailaran, San Vicente de la Barqueraren parean... Horientzat Gipuzkoa hasten da DVko orrietan eta amaitzen da Igara-Ibaeta inguruan.

Gu, teknologia eta Interneteko komunikazioa egiten dugun enpresa euskaldunak, ez gara inor. Horiek bai: Europa Press eta DV.

Europa Press herri-partaidetzaren inguruan egiten ari dena da diru lapurreta ikaragarri bat, zeinean Eusko Legebiltzarrak eta hainbat udalek dirua bota eta bota diharduten... Halako txorakeria bat egin zuten hauteskundeetan, denon poltsikotik pagatuta, eta udalez udal, lapurreta publiko berdinera doaz han eta hemen.

Tira, beude, ba, horretan. Agintari publikoak guk aukeratzen ditugu eta hala...

Baina DVko bat hizlari ikustea, herri administrazioez eta herri partaidetzaz, ba berriro sutan jarri nau horrek, ze hizlariak, ez dauka gezurra esateko lotsarik bere kurrikulumean, webgune ofizial horretan, Jardunaldien web ofizial horretan, kargatutako kurrikulumean:

...compañía que además de editar DIARIOVASCO.COM asesora a numerosos clientes de corte institucional. DIARIOVASCO.COM fue el primer medio digital en incorporar foros de discusión sin pre-moderación, y ha sido también el primero en poner a disposición de sus usuarios un servicio de blogs.

Blogetan haiek izan dira lehenak, beraz. Bale.

Tira. Jardunaldioetan izan ematea libre da, eta joan naiz orrira euskaraz bete ere datu-orri hori. Handik gutxira etorri zait erantzuna. Hizkuntza OFIZIAL bakarrean:

Su inscripción en las "III Jornadas Giupuzkoa en la Sociedad de la Información: e-gipuzkoa" se ha realizado correctamente.

Ondo. Adarjotze bat bestearen atzetik.

Batzuetan negargurea ematen du herri honetan teknologia egiteak, euskaraz egiteak.

Jozulin
Jozulin dio:
2005/05/20 21:32

Hori gertatzen da euskaldunak ikustezinak garelako. Hona hemen horren froga. Euskaldun bat marraztuko dut. Begira:

Ikusten duzu?

Xabi
Xabi dio:
2005/05/20 20:16

Kaixo Luistxo

Egia esan, ni, urrundik ikusita, gero eta harrituago nago kontu honekin, edo agian ez, agian espero zitekeen kontua da. Doala gipuzkoar ez den batengandik nire zerorik handiena Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat. "Abertzale" handiak, nonbait.

Eta zuei, aupada bat, zeren kapo batzuen errekonozimendua jaso ez arren, beste batzuk benetan estimatzen dugu internet mundua, euskara eta herritarrak batzeko arlo honetan egin eta egiten duzuen lana.

Esaiezu esan beharrekoa ditxosozko jardunaldian.

pello aranburu
pello aranburu dio:
2005/05/23 13:56

Euskara dela eta administrazioaren jokaera arlo ugaritan negargarria iruditzen zait. Hau beste bat gehiago da. Teknologia egiteak, euskaraz egiteak negargurea emango du, behar bada, askotan. Niri, zuetako askok egindakoa, une askotan, atsegingarri eta jakingarri. Pello

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004