Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Denda txinuak eta denda alemanak

Denda txinuak eta denda alemanak

Luistxo Fernandez 2005/05/06 16:45

Amatiñoren artikulu bat, Europak perestroika egin beharko duela Txinaren indar ekonomikoaren aurrean...

Gure herrixetako denda merkienak txinuak dira. Bazar hórrek. Todo a cien-ak baino merkiago. Baina, bueno, todoazienak be kategorixa berekuak dira, jenerua txinua, esan gura dot.

Baina, gero, txinuen ostian, ze denda klase dago zabaltzen merke merke? Alemanak.

Supermerkatuan, Lidl.

Elektronikan, famoso egin dira zentro komertzialetako Media Markt hórrek.

Eta drogerixetan, ez dakitt Eibarren dagoen, baiña geure auzuan (Antigua, Donostian) Schlechter izeneko gauza merke merke bat dago, eta beste herri batzuetan be ageri dira. Drogerixako gauzez aparte, umiendako papillak eta txakurren jana be badago. Edozein konpetentzian baiño merkiago dana. In Faradis drogerixetan baiño, zer esanik ez (lehen Denok ziran horrek, too basque for my body).

Orduan, ba bueno, akaso alemanak egin dabe perestroikaren bat edo, bestela, zein da esplikaziñua?

Unai
Unai dio:
2005/05/06 19:59

Donostian ba al da txinatarren dendarik?

Aurreko asteburuan Donostian izan nintzen, eta ez nuen bat ere ez ikusi. Eta ez nintzen egun osoan erdigunean ibili...

Portzierto, denda horietan saltzen dituzten apaingarriek azterketa sakona merezi dute. Ama Birjinak argi fosforitoekin nire faboritoak dira.

Arantza
Arantza dio:
2005/06/11 15:22

Denda on bat gauza honekin eta gehiago http://www.merkedenda.com

muxus

Oinutsik
Oinutsik dio:
2005/05/25 14:40

Alemaniakuek eztozak Schlechter-ak (horrek "txarrago esan gura jok), Schlecker izango dok! ;-P

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004