Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Eibartarrak, talde eraginkorra

Eibartarrak, talde eraginkorra

moblog 2004/04/01 18:07

Laster sei urte beteko ditu Eibartarrak posta-zerrendak. 7500 mezu Yahoo-n pilatuta, aurretik eGroups eta aurretik Makelist zeritzon zerbitzu honetan. Aurrera egiteko momentu bat. 1. Zerrenda Esan diezaiogun agur Yahoo-ri, eta goazen, artxiboez kargaturik, harpidedun eta guzti, software libre eta euskaldunera. Trasladatu dezagun eibartarrak Postaria.com-ek darabilen azpiegiturara. Ikus http://www.postaria.com Urtean gastutxo bat edukiko du, baina ez oso handia (100 bat euro). Aukera gehigarriak ere izan ditzake: Google bidez bilaketa zehatzak egiteko aukera Eibartarrak-en artxiboetan (orain oso murriztua dago aukera hori Yahoon). 2. Webgunea Eibar.org ere sortu genuen, eta hor daukagu estankatuta. Baina hosting eta email arazoak zirela eta, ostatatze zerbitzua aldatu genuen, eta orain USAko bazterren batean dago, azpiegitura oso interesgarri baten gainean. Uste dut, baietz, Eibar.org-i ere bultzadatxo bat eman dakiokeela. Nola? blog-gintzaren eskutik. - Adibidez: Dokumentazio jenerala pilatzeko toki komun bat bazkideentzat, eta gero blog pertsonala nahi duen eibarnauta bakoitzak. Estruktura gutxi, baina bakoitzak bere txokoa eta bere martxa izateko aukerarekin. Amatiño-Blog, Txikillana-Blog, Leire-Blog... Luistxo-Blog martxan dago jada Interneteko beste bazter batean. Nahi duenak blog-a, izan beza, eta ez duenak nahi, ba ez. Blog publikazioa inoiz baino errazagoa izango litzateke. Mezu bat bidali helbide batera, eta taka! argitaratua zure webgunetxoan. 3. Zerrenda + Webgunea + Blog-gintza... Zerrendako mezuak blog espezifiko batera ere ekar zitezkeen... artxibo gehigarri gisa balio dezan. Bide batez, XML bidezko informazio jarioa ere emango luke gure taldeak Interneten... Zer da rollo hau? erreferentzia pare bat: http://www.sustatu.com/1078930682 http://www.bloglines.com/public/euskaraz Egiazki, rollo bat da, eta astuna gainera, baina rollo inportantea, sinistu! 4. Elkartea Eibar.org elkarteak gutxienez balio behar du bada, urtean afaritxo bat egiteko, ezta? Kontu hauek komentatzeko ere elkartu beharko ginateke. Aurtengo udaberrian, Eibartarrak zerrendak urrats inportantea eman behar du. Sei urte beteko ditu. Ez da hain umea jada. Gauez ez du jada txixa egiten. Konfiantza eman behar diogu. Luistxoo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004