Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Gure mezuak 30 urte barru

Gure mezuak 30 urte barru

Luistxo Fernandez 2005/05/04 18:08

Mezu ikaragarri batekin, astinduta utzi gintuen Elena Laka abokatu eibartarrak joan den astean. Oier bi urteko semetxoak minbizia du begian, eta osatzeko prozesua hasi dute. Interneten kontatu behar izan du Elenak, ezin gordeta barruan.

Beste eibarnauta batek, Mikel Iturriak, gaztelaniara itzuli du

Dio Iturriak bere sarreratxo sentituan: Oigo y leo por ahí que los bloggers somos unos exhibicionistas. Ni entro ni salgo, pero me quedo con este tipo de exhibicionismo, a pecho descubierto.

Interneten gauzak kontatze honek, egia da, exhibizionista ote garen galdetzera eroaten gaitu. Nik uste dut galdera horrek 30 urte barru izan dezakeela erantzuna.

Nik Eibartarrak zerrendara bidali nuen lehen mezua, Interneten dago, duela zazpi urteko gauza bat (Gmane-ren artxiboa). Bigarren mezua, nonbait, galdu egin da, baina hurrengo egunetako erantzunetan ageri da nirea, aipuen zeinu horiekin...

Kontrolatzen eta ezagutzen ez genuen teknologia batean idatzita geratu zen hura, Makelist izeneko enpresa baten makina pribatuetan. Baina zazpi urte geroago, Eibar.org elkarteak, bere kontrolpeko (gutxi gora-behera, gurutzatu ditzagun hatzamarrak) teknologiekin gordeta ditu mezu haiek, eta orain egunero sortzen ditugunak ere bai.

Hortaz, nik uste dut duela zazpi urtekoa Interneten badago, gaurkoa 30 urte barru ere egon daitekeela Interneten. Hemen akaso (beste artxibo bat, Gmanekoaz gain).

Eta 30 urte barru-edo, akaso aita izateko edade eta trantzean, Oierrek Elenaren mezu hori irakurriko du. Erantzungo digu orduan, Bai, exhibizionista batzuk zineten edo beharbada beste zerbait, okurritzen zaiona.

Mezu horrek zerbait balioko du orduan. E-postan eta zerrendetan, ingelesez aspaldi asmatua da my 2 cents esamoldea, esateko-edo, zeozer idazten eta bidaltzen inbertsio hori egin duzula, horixe kostatu zaizula, neure bi zentimoak. Akaso hori balio du gure mezu bakoitzak gaur. Baina 30 urte barru...

Gerardo
Gerardo dio:
2005/05/05 20:14

Ez nuen ezagutzen ingelesezko esamoldea hori, "my 2 cents", baina Itzul posta-zerrendan oso sarri erabiltzen da oso antzeko bat, norberaren ekarpenari garrantzia kendu guran edo: Hor doakizue "nire bost xentimokoa".

Besteaz, zer esan: ia seguru nago Oierrek eskertu egingo duela amaren (orduan) aspaldiko mezu hori. Eta ia hori bezain seguru, 30 urte barru ez naizela ezer irakurtzeko moduan izango.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/05/10 12:57

Exhibicionistas hitza hamaika bider entzun dut blogen kontra-edo dauden jendearen ahotik. Eta hara! Luistxo, zuk egin duzu exhibicionistasetatik hasi, eta horren erantzuna 30 urte barru kokatu. Mundiala! asko gustatu zait.

Barruko harra ere mugiarazi dit honek: "Eta 30 urte barru-edo, akaso aita izateko edade eta trantzean, Oierrek Elenaren mezu hori irakurriko du. Erantzungo digu orduan, Bai, exhibizionista batzuk zineten edo beharbada beste zerbait, okurritzen zaiona."

Ze ona! Gustura irakurri dut. Adibide moduan erabiltzeko gordeko dut nire neuronek laguntzen badidate, eta bestela, hementxe egongo da, ingelesen hilerriko 357. mezuan.

Patxi
Patxi dio:
2005/05/05 12:42

Atzo, oso elkarrizketa polita zekarren Diario Vasco egunkariak. Angel Lafuente izeneko lokutore batek, zera zioen:

"El curso es terapéutico, porque arrastramos miedos derivados de una educación bien intencionada pero torpe. Nos han castrado y nos han generado un miedo escénico que es antinatural, aunque es universal, porque todo el mundo lo padece. Lo natural es que nos apeteciera hablar siempre. Y cuanto más públicamente, mejor. No por vanidad, sino por sentido de la realización personal."

Guztiz bat nator berarekin.

Espero dezagun, Oierrek hogeitamar urte barru, hau bere gain hartuta duen gizarte batean bizitzea, eta halako zerbait esatea:

  • Ba bai aizue, zenbat aldatu diren gauzak onera. Eskerrak. Askoz naturalagoak gera orain.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004