Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Gu, blogari euskaldunok

Gu, blogari euskaldunok

Luistxo Fernandez 2005/03/09 15:41

Blogista euskaldunen topaketa deitu dute. Han izango gara. Elkarren aurpegiak ikusiko ditugu. Nolakoak ote gara? Horrelakoxeak, akaso:

littera200503.jpg

Joan den ostiralean atera ziguten argazki hau. Lau blogista euskaldun Deustun, Euskal blogosfera gaur mahainguru torrealdaikoan parte hartu ostean, Joseba Abaituak gonbidatuta (bera da argazkigilea). Ikusten denez, blogari euskaldunak basko arruntak gara. Gizonezkoak zatar samarrak, eta neskak polit-politak.

Irudikoak gara: Jabi Zabala Sarean.com , Arantza Tamayo Obabatxue.com , Luistxo Fernandez Ingelesen Hilerria eta Nerea Basterretxea Littera.

Beraz, Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian, apirilaren 17ko arratsalde-iluntzean, hauteskunde-emaitzak jarraitzearekin batera, Blogs & Beers elkarretaratzea. Deialdia hemen eta baita topaketaren orri ofiziala.

Blogs & Beers izenaren inguruan, batzuek diote BST beharko lukeela euskaraz, Blogak, Sagardoa eta Txakolina. Bedi, beraz, BST. Neuk ikonoa sortu dut, eta menuan jarri loturarekin, honaxe: http://www.espaloia.com/images/B2005

bst.png

Zuek ere berdin egin dezazuen, hemen daukazue.

Jabi
Jabi dio:
2005/03/09 21:33

Goia jo duzu, bai, argazki honekin pulitzerra irabazteko usterik ez duzu edukiko. Zatarrak bai gu, eta aurpegi zurbil horiekin somatzen da azkenaldion eguzkitan ez garela paratu. Makina aurrean ordu larregi sartzen ditugun seinale? Egungo euskaraz esaten dan moduan, ya te vale. Torrealdai moreno-moreno ikusi dut beti... Banoa karraderan bidaia agentziara, Lanzaroterako txartela erosten. Elgetan mendekua: kamara eramango dut.

Neretxu
Neretxu dio:
2005/03/09 22:18

Argazkia ikusi eta Jabik esandako moduan moreno falta izugarria dugula uste dut. Elgetarako solarium bono bat erostea gomendatzen dizuet, ni erostekotan nago behintzat.

Luistxo, plazer bat zu ezagutu izana (Jabi ere bai). Ea Blogs & Beers edo BST horretan berriz ikusten garen.

Nere.

xabier gantzarain
xabier gantzarain dio:
2005/03/09 20:34

informatikaz oso gutxi, baina irakurtzen badakit. gustatu egiten zait.

tetris gustatu zitzaidan, kontaktoa gehiago, baina "torrealdaikoa"rekin goia jo duzu.

mertzi

Anonimoak dio:
2006/09/15 08:40
Sargento txuskeroa
Sargento txuskeroa dio:
2005/03/10 12:32

Ejerzito irlandarreko goi-agintariek txofer moduan onartzen banaute, neuk eroango ditut koronela eta komandantea Elgetara. Mantatxo bat ere eroango dut badaezpadan, txoritxo batek esan dit-eta Luistxok gogo handia duela arrisku-kirol gaelikoetan aritzeko.

Makarrovski koronela
Makarrovski koronela dio:
2005/03/10 11:27

Irlandarren bandak be bialduko dau espedizino bat.

Makarrovski Koronela eta Ondarru komandantea han izango gozak, sagardo ta txakolinaz berba egiten eta blogez edaten.

Hau blog-tsa!!!
Hau blog-tsa!!! dio:
2005/03/09 22:59

Antzerkitik atera bezain laster etxera abiatu naiz, ordenadorea piztu dut eta nire blogean sartu orduko zure iruzkina ikusi eta eeeeeeeeeez!!! Publikatu dozu argazki madarikatu hura (ez nuen uste horrelakorik egiteko gai zinenik, ikusikozu) baina laister izango dozu nire mendekuaren berri... kar, kar, kar...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.