Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Bake santua Lizundia eta Lertxundiren artean

Bake santua Lizundia eta Lertxundiren artean

Luistxo Fernandez 2005/03/08 17:45

Polemika darabilte Berria egunkarian Jose Luis Lizundiak eta Anjel Lertxundik, Mondragoe izenari Euskaltzaindiak bermea kendu diola eta. Lizundiaren azken mezuan (gutun bat martxoaren 4an), hala zioen: "Ez dut blogik irakurtzeko astirik". Joxe Aranzabalen blogean agertutakoak aipatu baitzituen Lertxundik.

Blogista ikuspegitik esan dezaket Lizundiak ez duela ezer funtsezkorik galtzen blogik ez irakurtzeagatik. Oker larririk ez horretan. Lasai egon daiteke, eta are lasaiago gu, blogariok, Lizundiak irakurtzen ez gaituela jakinda. Akaso, astirik gabe ibiltzeak onurarik ez dakarrela, eta zaintzeko apur bat, horixe gomendatuko genioke.

Lertxundiri dagokionez, erraza dauka: idatz ditzala Euskaltzaindiaren gainekoak ez paperean baizik eta blog batean, eta bake ederrean biziko da.

Gaiaren mamiari helduta, matraka bai, baina argudiorik apenas, horixe da Lizundiak ematen duena. Lertxundik, eta Aranzabalek, eta neuk dioguna zera da: Euskaltzaindiak bermea kendu dionean Mondragoe izenari, hori erabiltzeari utziko diogula euskara batuan, zintzo, euskaldunok.

Eta horixe da gertatu dena, 1979ko izendegian, Mondragoe eta Arrasate, biak izen euskalduntzat eman zituen Euskaltzaindiak. 2005ekoan, Arrasate bakarrik. Euskaltzaindiak ofizialtasuna kendu dio izen bati.

Lizundiak, tartean, mareatzen ditu datuak udalaren, mankomunitatearen eta apostolu santuen ez dakit ze erabaki ofizial erabiliz aitzakia gisa. Baina Euskaltzaindiaren jarraitzaileok argi daukagu: ez dira horiek axola zaizkigun erabakiak. Ez digu axola Angeluko Herriko Etxeak ala Paueko prefetak ala edonongo agintariak zein izen, frantses, euskaldun, espainol ala kaskoin, ematen dion herri bati: Euskaltzaindiko izendegietakoak dira guretzat euskara onartua.

Eta 1979an Mondragoe ontzat ematen zuen Euskaltzaindiak. Baina 2005ean, ez.

G
G dio:
2005/03/10 17:31

"Oso oker ez banago", esango zuen Mitxelena zaharrak, Mondragoe euskal testu arkaikoenetan nahiko ongi dokumentatuta dago.

Eta ez dirudi erabiltzeari inoiz utzi zaionik,

beraz...

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/03/09 12:45

> Ez digu axola Angeluko Herriko Etxeak ala Paueko prefetak ala edonongo agintariak zein izen, frantses, euskaldun, espainol ala kaskoin, ematen dion herri bati: Euskaltzaindiko izendegietakoak dira guretzat euskara onartua.

Hor dago gakoa, baina Lizundiak izkin egin nahi dio horri, datuak eta datuak azaleratuz, ea bidean galtzen garen.

Euskaltzaindiak ofizialtasuna kendu dio Mondragoe izenari, baina nik izen horixe erabiliko dut neure jaioterria izendatzeko, nahiz eta Arrasate ere onartzen dudan.

Ondo segi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004