Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Joxe Aranzabalen errorea errepikatu du Inaki Irazabalbeitiak bloga zabaltzean

Joxe Aranzabalen errorea errepikatu du Inaki Irazabalbeitiak bloga zabaltzean

Luistxo Fernandez 2005/03/02 11:19

Joan den astean Inaki Irazabalbeitia blogintzari buruzko ebento batean ikusi nuenean (Jose Luis Orihuelaren hitzaldi bat), pentsatu nuen: honek badu zerbait buruan. Bai. Bloga hasi du, eta oso interesgarri izateko itxura du blog horrek, gainera.

Baina Bloggerren hasi du bloga. Orihuelak promozionatutako tresnan. Duela lau hilabete, Orihuelaren beste hitzaldi batean izan zen Joxe Aranzabal, eta hark ere, hara!, Bloggerren hasi zuen Faroa. Errore hura aurpegiratu nion Aranzabali, eta orain berriro aurpegiratzen diot Irazabalbeitiari.

Ze behar ote du Googlek, euskaldunok gure edukia doan hari emateko? Benetan bihotz-zabalak gara, gure edukia munduko behartsuenei doan ematen... Blogger Googlerena baita, eta Bloggerren idazten duguna norena ote? Hasieran artikulu bat edo bi, eta haiek izan ditzaketen erantzunak: ez dirudi asko. Baina lau hilabeteko jarduna, ehundaka mila karaktere ziren dagoeneko Faroak Bloggerren bildutakoak. Berreskuratu ditugu, script batzuk martxan jarri eta Goiena.net-eko blog komunitatera ekarri dugu Faroa, eta edukia bere jabe legitimoari itzuli diogu, Joxe Aranzabali, Goienan ez bakarrik erakundeak, blogariak ere bere edukiaren kontrola izango baitu.

Tira, kendu diogu Faroa Bloggerri. Ez dakit Joxek bakarrik asmatuko ote zuen. Ez da beti erraza izaten: Eibartarrak zerrendako 6 urteko jarduna Yahoo-ren hatzaparretatik hartu, eta tresna eta jabego beregainera ekartzea dexenteko lana izan zen.

Orain Ixinet - Izarren Hautsa hasi da elikatzen Iñaki Irazabalbeitia. Google puzten bere jakintzarekin. Eta Elhuyarreko blogak? ez dago holakorik. Elhuyarreko blogariak badaude, eta ez dira txarrak, baina etxetik kanpo dihardute komunikazioa eta dibulgazioa egiten... Hau gertatzen zaio zientzia-dibulgazioan eta kanal anitzeko euskarazko komunikazioan (Internet, papera, TB) dagoen enpresa azkarrenetako bati. Informazio zientifiko-teknikoa blogosferan beste hainbat alor baino dexente aurrerago doanean, Euskal Herrian alor horretan adi ibili beharko lukeena geldi oraingoz.

Edozein modutan, etorriko dira Elhuyarreko blogak, nik ez daukat dudarik, bihar ez bada etzi. Zenbat eta beranduago, orduan eta zailago Izarren Hautsa Googleren hatzaparretatik blog.elhuyar.com-era eroateko.

inaki irazabalbeitia
inaki irazabalbeitia dio:
2005/03/04 16:58

Nik ez nuke arazorik izango nire bloga bloggeretik kanpo jartzeko hori egiteko bidea eta laguntza ematen badizkidazu.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2005/03/04 00:32

Joxe Aranzabalen errorea aipatzen duzu, Luistxo. Bistan da ikuspuntu desberdinak ditugula kontu horretan. Orain nago hasieran egon nahi nuen lekuan: Goiena.net-en. Hasieran, baina, hori ez zen posible izan, eta orduan Bloggerrera joan nintzen, eta, egia esan behar badizut, ondo etorri zitzaidan esperientzia, aukera eskaini baitzidan bloga beste modu batean ikusteko.

Zuk aipatzen duzun arriskua, bestalde, hor dago, artikuluen gaineko kontrola galtzeko aukera. Nik, zuei esker, konpondu dut, eta, hor bai, ez daukat zalantzarik nik neuk bakarrik ez nukeela aldaketa hori egingo, eta hain txukun, gainera. Beraz, esker mila berriro ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004