Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Arratsalde bizia asteazkenekoa uztarria.com webgunean

Arratsalde bizia asteazkenekoa uztarria.com webgunean

Iñigo Aranbarri 2005/02/14 13:15

Bueno, Iñigo Aranbarrik ez du blogik. Eta gainera ez omen du nahi. Baina Hizlandia bloga izan beharko litzateke, eta atzoko Hizlandiako entresaka pare honek ondo demostratzen. Hemerotekan hemen

Aranbarri prest dago 1998ko teknologia erabiltzeko, Internet eta 21. mendeko komunikazioa komentatzeko, Hizlandia egiteko, eta baita pistak jasotzeko: e-posta argitaratzen da idatz diezaiogun, eta e-postaz bidaltzen dio materiala Berriari, 1998an bezala.

Baina ez omen dago hori bera 2005. urteko teknologiarekin (blogarekin) egiteko gogoz. 1998 urte ona izango zen, teknologia jatorrekoa, eta 2005. ez. Edo akaso genetikoa da kasua, laktosa ezin liseritu dezaketen horiena bezala.

Eta jarraian, Uztarriaren arratsalde bizia. Arratsalde bizia asteazkenekoa uztarria.com webgunean. Polizia Azpeitian kale erdian gazte bat atxilotzen hasi eta honek hanka jokoan ihes egin. Egunkarien edizio digitalek gertaeraren lainoa jaso zuten. Uztarria-n, lekukoen informazioek gizendu zuten hasierako nahas-mahasa. Hala jakin izan genuen gaztearen atzetik zirela, poliziek tiro egin zutela, pistola eskuan sartu zirela hainbat tabernatan, miaketak izan zirela... Webean, jendearen parte hartzea inoizko handiena izan zen, gehienak iheslariari arnasa emateko. Tartean, literatura gomendioak, eta harrigarria bada ere, ez Saizarbitoriaren 100 metro: «Komendatzen dut irakurtzea To the man on the trail, Jack Londonena. Hain zuzen gai honetaz doa istorioa». Mezuak, Azpeititik kanpokoak asko, dudarik gabe Berriak eskaintzen zuen estekatik iritsita. Ohartu orduko, albiste bizi baten barruan zegoen irakurlea, Dorre Bikien egunean bezalaxe. Iheslariaren izena ez zen hurrengo egunera arte eman, nahiz eta informazio hori asteazken arratsalderako jakin. Eurek nahi gabe, baina berri agentzia baten gisara funtzionatu zuen asteazken arratsaldean Uztarria herri aldizkariaren webguneak.

Hurrengo egunean, ostegunean, probintziako gertaerarik txikiena, Gipuzkoa plazako zisnearen puzkarra ere albistetzat duen El Diario Vasco-n, deus ez. Azpeitian ez zen ez tirorik, ez korrikalaririk, ez tentsio unerik izan. Interesik ez duelako ala iheslariaren mitoa puzteko arriskua ikusten duelako ezkutatu zituen DV-k Azpeitiko gertaerak?Albisteez, prentsaz, herri hedabideez, berriek Interneten hartzen duten itxuraz gogoeta egiteko uneak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004