Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Fundéu, Fundeusk

Fundéu, Fundeusk

Luistxo Fernandez 2005/02/11 21:43

Aste honetan azaldu da prentsan ekimen interesgarri baten berri: FUNDEU osatu dute, edo irakurri dudan bezala, Fundéu: Fundación del Español Urgente.

EFE agentzia, BBVA, Cervantes institutua, RAE akademia espainola eta RTVE dira bultzatzaileak. Izena EFEren estilo liburu ezagunetik hartu dute, Manual de Español Urgente esaten baitzaio. Hedabideetako eta tekno-ekonomiako hizkuntza etengabe berriatua akademiak ezin duenez arautu, erantzunak eta gomendioak emateko sortu da Fundeu.

Ekimen interesgarria eta txalotzekoa iruditzen zait. Euskarak ere beharko luke holako zerbait, Fundeusk bat, nik uste. Bereziki, espainolezkoa Hegoaldekoon diruarekin ere ondo ordaindua egongo dela jakinik, eta bultzatzaileetako batek geure toponimoak daramatzala ikusirik.

info apur bat hemen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004