Plaentzia, Mondragoe eta Euskaltzaindiaren zikoizkeria digitala
Egun hauetan egin du publiko Euskaltzaindiak Gipuzkoako herri-izendegi berria.
Nobedaderen bat aipatu izan da hortik, Bidegoian gaitzetsi dela Bidania-Goiatz-en alde.
Ez da beste kasu bat aipatu, ordea: Plaentzia eta Mondragoe, euskarazko izenak 1979ko izendegian, Soraluze eta Arrasateren parean, ez dira jada euskara. Ez dakit ezer esaterik ote duen Badihardugu ulema elkarteak.
Bi izenak datubasean bilatuta konprobatu ahal izan dut.
Ezin, jakina, zerrenda osoa eskuratu. Hiztegi Batuaren kasuan bezala, Euskaltzaindiaren zikoizkeria digitala hain da nabarmena, non bakarrik robotek dute eskubidea, nonbait, izendegi konpletoak eskuratzekoa beren webgunean.
Joxe Aranzabalek zera dio Faroan: Ni Mondragoen jaio nintzen