Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Ikuslizunak eta Euskaltelen euskarazko beste testu antologiko batzuk

Ikuslizunak eta Euskaltelen euskarazko beste testu antologiko batzuk

Luistxo Fernandez 2005/01/21 14:06

Duela pare bat egun azaldu zen irudi hau Sustatun.

Gasteizko Mediomortokoek aurkitua, Euskaltelen kable bidezko eskaintzaren berri ematen duen aldizkarian, atal tematiko bat, zer ikusi daitekeen telebistan: ikusLizunen saila... IKUSLIZUNAK!

Azalean Finding Nemo marrazki bizidunetako filmeko marrazoa ageri den alea omen da.

Euskaltelek egindako beste antologiko batzuk, ItzuL-en joan den gizaldiko artxiboetara bidali nituen bere garaian. Horien artean, nire faboritoa, Txartela Euskaltela, vaya tela

Zera izan zen: Produktu berri baten propaganda bidali zidan Euskaltelek. Euskarazko izena jarri zioten: Txartela Euskaltel.

Zertarako balio zuen? Gaztelaniaz azalduta, honetarako: "A partir de ahora, con la Txartela Euskaltel podrá realizar llamadas interprovinciales..."

Euskaraz azalduta, berriz: "Hemendik aurrera, Txartela Euskaltel-arekin probintziartera, nazioartera eta..."

Txartela Euskaltela, vaya tela

Beste batean, beste publizitate elementu bat etxera. Kasu honetan "kartoi mugikorra" da publizitate puska hori. Paperean testutxo bat ageri zaigu, baina tolesdura batetik tira egin eta azpian beste testutxo bat irakurriko dugu. Hala diote goiko (a) eta beheko (b) testuek gaztelaniaz eta euskaraz.

Gaztelaniaz:

  a) Y te regalamos 500 ptas. en llamadas  b) Y 500 ptas. MAS si contestas a nuestra encuesta 

Euskaraz:

  a) Eta 500 pta. erregalatuko dizkizugu deietan  b) Eta 500 pta. erregalatuko dizkizugu deietan 

Kasu hau aspaldi hartan kontatu nuen ItzuL-en.

Xabier
Xabier dio:
2005/02/08 03:06

Azkenaldian ikusi dudan publizitate elebidun onena MEDIA MARKT'ena izan da: "Gipuzkoa garestiegia da", "Hau bukatzear dago", "Ni ez naiz inozoa", "Behera galtzak", eta abar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004