Axier Lopez eta Mambo
Irudiak kudeatzeko programa polit eta doako bat, XNView euskaratu zuelako ezagutu nuen (telematikoki) Axier Lopez bere garaian.
Berriro gurutzatu naiz berarekin, eta orain Ekogaia.net-ekin dihardu. Bere mezu pribatu batetik kopiatzen dut jarraian datorrena. Ez da haserretuko, ze, berak dioenez, Creative Commons Lizentziapean dauka burmuina eta hortik ateratzen den gehiena... Nire blogeko edukiak ere lizentzia bertsuarekin doazenez, horra:
Ekogaia pasa dan urtean burutu genuen proiektuaren izena da. Gure buru eta poltsikotik ateratako ideia ta proiektua ;-) Energia berriztagarrien erabilpena Euskal Herrian sustatzeko taldea. Horretarako estreineko ekimena izan zen Europan dauden esperientziak gertutik ezagutzeko 4 hilabetez bueltaka ibili ginen.
Webgunean egon ginen zenbait herrialderen inguruan egin nituen kronikak azaltzen dira(erdia baino gehiago falta da eskegitzeko). Irratiko elkarrizketak, bideoak, argazkiak... nahikotxo faltan ondino egia esan.
Aurten heldu behar diogu honi, ea behar bezala jartzen dudan weba. Hasiera batean energia berriztagarrien ataria izateko idea zegoen eta.
XNView da oraindik ere euskarazko nire programa faboritoetakoa! Beste batean idatziko dut haren gainean blog honetan.
Axierrek ez dio software doakoa itzultzeari utzi. eMule Plus p2p programarekin ere ibili zen. Orain Mambo paketearekin ari da. CMS librea da Mambo. Euskarazko bertsioa jada bukatuta omen du Axierrek eta orain zenbait osagairekin dabil.
Zorte on, Axier.
Ezeren aurretik, esker aunitz Luistxo! ene amamak egingo zukeen bezain propaganda ona egiteagatik ;-)
Mamboren kontua interesatzen zaienendako hamentxe kokatu doguz euskarazko itzulpenak:
http://mamboforge.net/projects/basque-trans/
untsa bizi