Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Ipuin harrigarriak zentimo biren truke

Ipuin harrigarriak zentimo biren truke

Luistxo Fernandez 2005/01/12 16:02

Bat. Gaztelumendik Arartekoari idatzi dio euskaraz, eta hark erdaraz erantzun. Neuk behin idatzi nion Juan San Martin arartekoari, euskaraz, eta haren erantzuna ere gaztelaniaz iritsi zitzaidan. Ez nuen sekula pentsatuko holakorik gerta zitekeenik, euskaltzain eta euskaltzale batekin. Ikusten dudanez, erakundeak berdin funtzionatzen segitzen du, arartekoak euskaldun osoak izan arren. Neuk kexuka erantzun nion San Martini, barkamenarekin idatzi zidaten, kontu izaten dutela beti, eta halakorik ez zitzaiela sekula gertatu... Korrespondentziarekin jarraitzen badu, ikustekoa izango da ea ipuin berdina kontatzen dioten orain Gaztelumendiri.

Bi. Lorategietako Gnomoen Askapen Frontearentzako moduko kasu bat (Front de Libération des Nains de Jardin - FLNJ, eta haren aliatu-sarea ). Etxe bat zegoen Eibarren, 16. mendekoa. Ondare arkitektonikoz soberan gaudenez, botatzea erabaki zen, baina bederen konpromezua hartu zuten etxean zeuden gargola zaharrak salbatzeko. Igaro dira hilabete batzuk, bota dituzte etxeok, eta gargolak kamino bazter batean aurkitu dituzte (info gehiago: bat bi )

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004