Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Lokalizazio ikastaroa: izen-ematea zabalik

Lokalizazio ikastaroa: izen-ematea zabalik

Luistxo Fernandez 2005/01/12 09:56

Lokalizazioari buruzko ikastaroa emango dut martxoan Eibarren, UEUk antolatuta. UEUren HIZTEK hizkuntza-teknologien masterraren barruko modulo bat da hori, baina aurten aukera dago, master osora matrikulatu barik, modulo jakin horretan izena emateko (plaza mugatuak dira, ostera).

Bi hitzetan esateko, Lokalizazioa (l10n) eta Internazionalizazioa (i18n) aplikazio informatikoak (dela programak, dela webguneak) hizkuntza batetik bestera moldatzeko, edo aldi berean eleanitz izateko, behar den injinerutza da. CodeSyntax-en egiten dugun lanetako bat da, eta UEUko Hiztek masterreaen CodeSyntax-en izenean ematen ditu eskola horiek, hain zuzen, duela hiru urtetik hona.

Ikastaroak behin-behineko gidoi honi jarraituko dio:

  • Internazionalizazioa (i18n) eta Lokalizazioa (l10n), zer den kontzeptuak
  • Lokalizazio lana zer den (stringak, localeak)
  • Itzulpen lana zer den kontsetu honetan
  • Lokalizazioa Interneteko kontestuan
  • Lokalizazioa web aplikazioen zerbitzari batean praktikan

Lokalizazio ikastaroa bi egunetan izango da, martxoaren 15 eta 17an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara UEUren Eibarko ikastetxe nagusian (Markeskoa). Ikastaroko saio presentzial hauez gain lan praktiko tutorizatua ere zuzenduko dut, baina bueno, ez naiz suspensoak jartzen dituzten horietakoa: jendea azaltzea inportantea eta ezinbestekoa da, ostera, logikoa den bezala.

Matrikulazioa: 53.5 EUR (UEUko bazkideak, 45.5 EUR). Ikastaroa gainditzerakoan UEUren ziurtagiria emango da. Nire moduloaz gain beste batzuk ere egongo dira. Informazio gehiago, UEUren webgunean eta zuzenean kontaktatuz:

  Ainhoa Latatu   943 82 14 26   titulazioak [a bildua] ueu.org  

UEUk dioenez, talde txikiarentzako prestaturiko ikastaroak dira, plaza kopurua mugatua beraz... Anima zaitez eta matrikulatu lehenbailehen!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/01/12 15:28

Iaz gidoi honi jarraitu zion ikastaroak. Aurten, ikutu batzuk gertatzea posible da. Ia-ia azken orduan erabakiko dut gidoi definitiboa. Alde batetik alferkeria kronikoa da, eta bestetik, Interneteko mundu aldakorrean eta arinean, adibide eta joera freskoenak ematea komeni delako.

  • Internazionalizazioa (i18n) eta Lokalizazioa (l10n), zer den kontzeptuak
  • Lokalizazio lana zer den (stringak, localeak)
  • Itzulpen lana zer den kontsetu honetan
  • Lokalizazioa Interneteko kontestuan
  • Lokalizazioa web aplikazioen zerbitzari batean praktikan
patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2005/01/12 14:08

Ikastaroak arreta piztu zidan, UEUren e-mezua jaso nuenetik. Baina, hain zuzen ere, honek du niretzat garrantzia. Aurten lan berezia hartu behar dut basquepoetry.net-en internalizazioan. Eta beharbada horko gogoetek eta lagundu nazakete. Esperimentu batzuk egitekoak gara Susakoak, eta ikastaroan gune batzuen "arrakasta" maila frogatu dezakegu. Izan ere, horretara dedikatzen da munduan jende asko. Gehiegi nire ustez. Zehaztuko al didazu, ikastaroaren programa? Esker mila, maisu. Eibarren topatuko nauzu. Mereziko duelakoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004