Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Autodeterminazio teknologikoaren bidean, atzerapausoak

Autodeterminazio teknologikoaren bidean, atzerapausoak

Luistxo Fernandez 2005/01/12 09:53

Arrazoia du Jabi Zabalak, 2005erako egindako aurreikuspen internetisten artikuluan.

Eusko Jaurlaritzak bere webgunea jabedun softwarearekin egitea edo Microsoft-en hainbat lizentzia ordaintzea atzera pauso tamalgarriak dira autodeterminazio teknologikoaren bidean.

Eusko Jaurlaritzak propaganda bai, baina software librearen dekretu aktiboak onartu ditu azken aldi honetan, hori da egia latza. Duela gutxi, software librearen guru nagusia ekarri zuten Bilbora, Richard Stallman, eta harekin erridikulua egiteaz gain (Linux-erako apropos ez funtzionatzeko egina den CD ustel bat eman ziotela salatu du Stallmanek ) propaganda gezurtia egiteko aprobetxatu zuen Jaurlaritzak. Kontu jonek oihartzuna izan du, adibidez El Pais-en, non titular benetan bitxia jarri duten, Stallmanen berba batzuk erabiliz:

  Stallman en Bilbao: 'Aquí se ve la cara del enemigo'   El gobierno vasco regaló un disco que no puede reproducirse en  sistemas Linux a uno de los ideólogos del software libre 

Baina Junkeraren diskoa anekdota bat da. Larriena GEZURRAK dira.

Barrapunton irakurri dudanez, Ana Agirre Industria sailburuak hau esan zuen:

*No voy a hablar yo hoy de qué es el software libre, para eso aquí tenemos a una eminencia en el tema: R. Stallman. Solo decir que nos hemos comprometido esta mañana seriamente a implementarlo en Eukadi en breve*

Propagandarako ekarri zuten Stallman, eta hori da dena, propaganda. Ze, ez. Agirrek esandakoaren justo kontrakoa dekretatzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta susmoa dut Ana Agirrek jakin ere ez dakiela hori, bere gobernuak EJIEren eskupeko ze dekretu sinatzen diharduen, software librearen kontrako neurriak ezartzen.

Kontrastea beste nazionalista batzuekin, nazionalista kontsekuenteago batzuekin, adibidez Rodriguez Ibarrarekin. Joan den ostiralean, Ibarretxe planaz bere azken astakeriak esatearekin batera (Ertzaintza barne ministerioaren agindupean jarri), sail berri osatu zuen bere gobernuan: Garapen Teknologikorako kontseilaritza edo saila.

Linex eredua eta software librearen, garapen teknologiko lokalaren alde, sendo dihardu Rodriguez Ibarrak, eta erreferente teknologiko argiak edukiz Europan.

Ezagutu eta zabaldu egia, software librearen alde zer onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, eta horren guztiz kontrako dekretua nola ezarri duen Jaurlaritzak.

Jose Miguel Arnaiz
Jose Miguel Arnaiz dio:
2005/01/12 12:39

Software librea eta Eusko Jaurlaritzaren kontura, beste buelta bat norabide berean: Hiru.com-ek martxan jarri du hizkuntzak online ikasteko sistema euskal hiritarrontzat.

Ezetz asmatu zein software behar duen norberak euki Hiru.com-en hizkuntzak ikasteko!

Seguru asmatu duzula: Microsft-en Internet Explorerra.

Test bat egiten du sistemak ordenagailuan ditugun programak egokiak diren aztertzeko eta neurean behintzat hauxe da emaitza:

"El navegador de su ordenador no permite utilizar TELL ME MORE ONLINE. Le recomendamos su actualización instalando Microsoft® Internet Explorer 6.0 o el uso de otro ordenador que disponga del mismo."

Enfin, gauza bat da Windows eskatzea, baina nabigatzailea ere...!

Jabi Zabala
Jabi Zabala dio:
2005/01/16 15:16

SPRIk, nork bere enpresarako ordenagailuak erosiz gero ematen dituen "KZ mikroenpresak" dirulaguntzak emateko baldintzen artean honakoa aurkitu dut, "laguntzen zenbatekoa" atalean:

"Kasu guztietan ekipoa erosteko fakturak ekipoaren oinarrizko osagaiak zehaztu beharko ditu, baita Sistema Operatibo baten lizentzia erosi izana egiaztatu ere."

Beraz, erositako sistema eragilea eskatzen du SPRIK dirulaguntza emango badigu.

Candido Saseta
Candido Saseta dio:
2005/01/12 13:27

HABEk ateratako BOGA programa ere, ikasleoi WindowsXP, 98 edo 2000 izatera behartzen gaitu. GNU/Linex baduzu nere kasuan bezela... izurrai!! Ni ere Bilboko ekitaldian izan nintzen ta politegiak iruditu zitzaizkidan Ana Agirreren hitzak, software askeaz zihardunean ere, zertaz hari zen jakingo ez baluren susmoa hartu nion. En plín!!!!

CS

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004