Mac-eko IExplorer hiltzeko garaia da
Deiak jasotzen ditugu batzuetan, bezero eta inguruko batzuen artetik, gure webgune bat edo aplikazio bat ez dela ondo ikusten.
Mac-a eta MS Internet Explorer darabilen jendea da.
Ez dira konturatzen, ez dabilena hori dela, eta ez gure webguneak. Ze ez gure webgunerik, ez estandarretara moldatu den ezer ez dago ondo ikusterik ganorabako software poeza horiekin.
Mac-eko IExplorerrekin horrela ikusten da Del.icio.us
Eta Firefox-ekin, ordea honela:
Diseinatzaile zentzudunek iraungitzat jotzen dute jada kaka hori, Mac-eko MS IE. Adibidez, 456 Berea Street-ek: abenduko pare bat loturatan beste pare bat mezu Mac-eko IExplorer hiltzat ematea gomendatzen dutenak. Alferlan gehiago ez Mac-eko IExplorerrentzat gauzak egiten. Nahikoa da.
Kontua da, seguruaski, euskalgintzan bereziki 5 urte zahar diren iMac-ekin dabiltzan dexente daudela... Mac OS X baino sistema eragile zaharragoekin. Tira, berritu beharko dute behingoz 21. mendeko software eta makinariara (sistema horiek 20. mendekoak dira). Makinak Dell-en katalogoetan eta edonon hiletik hilera merkeago egonda, ez dut ulertzen zeren zain dauden.
Bada ordua aukeratzeko. Mac-eko Internet Explorerren edo Firefoxen aurpegiaren artean hautua egiteko.