Data aldaketarekin, deklinabidea zuzen euskaratuta gure blogetan
Iazkoek 2004ko zioten, eta aurtengo blog sarrerek, 2005eko diote.
Coreblog euskaratua darabilgu Eibarko blog komunitatean, baina produktua librea eta doan eskuratzekoa da. Data zuzen ateratzeko metodoa ere ez da intxixuen formula magikoa, algoritmo jakin bat baizik, eta hementxe daukazu.
Ez, bereziki, Ingelesen Hilerri honetan, ze hiru hizkuntza, estilo aldrebes samarra eta berezitasun zenbait ditu, baina bai konprobatu ahal izan dugu urteko lehen blog sarreran, blogari berri baten estreinaldian, Julen Gabiriaren blog berrian. Ongi etorri euskaldunon blogosferara, Julen.
Data aldaketaren kontuarekin jarraituz, zera aurkitu dugu: Coreblog produktuak bug bat dauka, urte berriko bug-a dei genieziokeen. Urte jakin batean ez baduzu mezurik kargatzen, aldameneko menuko artxiboen bilduma ezkutatu egiten da. Urteberri egun guztietan gertatuko da hau, harik eta mezu bat kargatzen ez dugun arte. Jatorrizko produktuak behar du konponbida, noski, eta garatzaileei jakinarazi diegu.
Eskerrik asko erantzunagatik, Mikel. Baina aldaketa iturburu kodean egin behar bada, bloga eibar.org-n dugunok ez dago ezer egin dezakegunik, ezta?
Norbaitek zerbait egin ahal izatekotan, Luistxok eta konpainiak egin dezakete, ostatatze zerbitzukoei (Zettai-n dago eibar.org, ezta?) abisatuz... Baina hori lortzeko ondokoak bete beharko lirateke:
Zailtxoa agian, ez? Eta ZMIn zerbait eginez ezin ahalko litzateke?