Larry Trask vs. Naberan, Lizarduikoa eta enparauak
Trask. Bere posizioa eta ezagutzaren maila zein den jakiteko, bere webgunetik ohartxo bat itzultzen saiatuko naiz. *^*** Mesedez, izan kontuan: ez dut kontu hauen inguruan ezer entzun nahi: - Euskara honako zerbaitekin erlazionatuta dagoela frogatzen duen zure azken froga (Iberikoa, Etruskoa, Piktoa, Sumeriera, Minoikoa, Tibetera, Istmoko Zapotekoa, Martzianoa). - Euskara dela giltza sekretuak jakintza alor hauen argipenerako: Ogam inskripzikoak, Phaistosko diskoa, Pazko Uharteko zeinuak, Egiptotarren Hilen Liburua, Kabala, Nostradamusen profeziak, zure PC-aren instrukzioak, New Yorkeko Burtsako mugimenduak. - Euskara dela gizateriaren jatorrizko hizkuntza, Atlantida galduaren hizkeraren ondorengoa, Antartikako zibilizazioaren hizkuntza joana, Proxima Centauriko bisitarien froga argia. Benetan, aurkikuntza akademiko hauen inguruan ez dut ezer jakin nahi. ********************** Alegia, Josu Naberan eta Martinez Ilargikoarekin eta euskararen zibilizazio primigenioaren teoriekin zerikusi handirik ez. Euskaldunon antzinatean begirada benetako bat botatzeko, eskuratu, arren, Larryren History of Basque. Larry Trask hizkuntzalari eta euskaltzain urgazlea hil dela-eta informazio gehiago: http://www.sustatu.com/1080546255