Animo Animatu!
Aspaldiko lagun batekin egin dut topo berriro, Pernan Goñi marrazkilariarekin. Orain enpresa batekin dihardu jo ta sua: Animatu. Bere mezu pribatu bat traizionatuz:
Enpresarioa naiz, hiru sozio gara, SL bat gara, eta bi informatiko fijo dauzkagu. Gure xedea orain da telefono mugikorrentzako jokuak egitea. Bat egin dugu, Kukuxumusuren markaren lizentziapean, eta beste bat egiten ari gara, osorik euskeraz, "Zelda" moduko bat (Zelda da joku klasiko bat, GAme Boy, PC eta segapotoentzako ere badago) baina gure jokuan ez dago ezpatarik, ez inor hiltzerik. Euskarazko lehen jokua izango da mobilentzako.
Animatukoak Bilbon daude fisikoki, eta animatu.com domeinuan sarean. Mezu elektronikoak ere erantzuten dituzte, bestela.
Jo, ez du inork erantzun, animatu, lagunok! edo insultatu! Gainera, semeei ez al diezu utzi behar mugikorretarako euskarazko jokotara jolasten utzi behar? Laster egongo da prest!