Joxe Aranzabalengana harpidetu
Euskara ere aldatzen zaigu aukera teknologiko berriekin. Deklinabidearekin zer egin ez dakigu. Ni Berria-ra harpidetua nago, eta goizero ekartzen didate egunkaria etxera. Sustatu-ra ere harpidetzen ahal zara, bai e-postaz edo feed irakurgailu baten bidez (Bloglines-en bidez).
Baina pertsona batera edo batengana harpidetzerik ba ote dago? Deklinatzeko orduan, ez dakit, baina praktikan, bai, eta pertsona batzuengana harpidetzea merezi du. Dudarik gabe, Joxe Aranzabalengana harpidetzea ideia ona da.
Ze, Joxe, harpidegarri dugu osoki.
- Zer pentsatzen duen, esaten duen eta bizi duen jakiteko, bere bloga dauka, Faroa eta haren feed-era harpidetu zaitezke.
- Zer ikusten duen, ateratzen dituen argazki xaloak, Flickr-en dauzka eta haren feed-era harpidetu zaitezke.
- Sarean zer deskubritzen duen, zer ikasten duen, del.icio.us-en kargatzen du eta haren feed-era harpidetu zaitezke.
Hor duzue, Joxe konpletoa: harpidetu zaitezte.
Faroaren lidergoa
Bloga, Faroa, bada pare bat aste martxan duela, eta ez diot ongi etorririk eman neuretik. Berandu bada ere, hemen da, mezu honetan. Lehen mezuetako bat bereziki zorrotza eta egokia iruditu zait, Euskadiko Kutxak iragarki batzuetarako Juanito Oiartzabal kontratatu izana kritikatzen du. Kritikari erreparatuta, antzeko zeozer pentsatu nuen neuk ere iragarkiok ikustean. Mezu horretan lidergo hitza aipatzeak ere atentzioa deitu dit.
Orain dihardut liburu bat irakurtzen lidergo kontzeptuari buruz, Secrets of Leadership: Hitler and Churchill. Andrew Roberts-ena. Gaztelaniazkoarekin nabil eta polita (ideologikoki oso oso Bush-zalea izan arren).
Gutako askorentzat, Joxerena bai lidergoa. Eta Faro honen argia, Interneten nabigatzeko itsas-argi bihurtuko zaigulakoan nago.
Blogger, Blogspot, Google: edukiaren jabe?
Blogspot-Blogger hautatu du Joxek blogerako, Googleren bloggintza zerbitzua. Horren harira, galdera zuzendu diot: Bloggerrekin pozik?
Artikulu sorta handik bat-batean deskargatzerik ba ote dauka? Hau da, han pilatzen joango den ondarea, Joxeren kontrolpean dago ala Googleren eskuetan?
Beste batzuek ere antzeko kezkak dituzte. Microsoft-en Spaces.msn.com blog zerbitzua abiatu delarik, Many 2 Many blog interesgarrian zera irakurri diot Liz Lawleyri: And in general, Iâm always nervous about having my blog posts hosted on a central service that I donât controlâI like having my text on a server that I can back up whenever Iâd like.
Bai, neu ere uzkur agertzen naiz zerbitzu horiekin. 1998an hasi ginen gu Eibartarrak
zerrenda egiten Makelist izeneko zerbitzu batean, gero Yahoogroups bihurtu zena. 2004an, 8.000 mezu, denak Yahooren eskuetan, eta sekulakoak egin behar izan genituen handik berreskuratzeko. Orain gure kontrolpean daude. Hemen kontatzen dut.
Eibarko blogen kasuan, hasieratik, dena kontrolpean: domeinua, softwarea eta edukia.